Aurreko batean, lagunekin parrandan irten ginen, Durangaldeko herri bateko jaietara. Jende andana taberna eta kaleetan. Giro oso ona. Orduak aurrera joan ziren eta konturatu orduko eguzkia berriz ere ageri.
Gaueko kontuak komentatzen, oraindik kaleetako itzalak aprobetxatzen, gutako batek gogorarazi zuen, tabernetako batean gertatutakoa. Gaueko errepertorioaren baitan, abesti desegoki bat; iraingarri bat; sinesgaitz bat sartu zuelako. Puto delako kantua, Molotov rock talde mexikarrarena.
Hala dio kantuak:
???Amo matón.
Matarile al maricón.
Y que quiere ese hijo de puta?
Quiere llorar! quiere llorar!???
Eta hori zati bat baino ez da. Perla gehiago ere badaude. Mexikon ???matarile??? emateak, hiltzea edo suntsitzea esan nahi du. Beraz, nahiko argia da zein den mezua.
Kantua argitaratu zuten garaian, azalpenak eman behar izan zituzten. Azaldu zutenez, kantuak erreferentzia egiten zion haien kontzertuetan salto egitera eta ondo pasatzera animatzen ez ziren guztiei. Haiei egiten zitzaien mehatxu. Irrigarria.
Nire lagunak amorratuta zeuden, harrituta. Kontatzen zuten, tabernan kantua entzuten hasi zenean, kantua bera entzutea baino, latzagoa egin zitzaiela eskualdeko jende gaztea estribilloa gogo handiz kantatzen entzutea.
Amorrutan ito baino, geure neurrian, zerbait egitea otu zitzaion lagunetako bati. Tabernara sartu eta jabearekin hitz egin genuen. Gertatutakoa kontatu genion. Tabernariak, pena handiz begiratu zigun. ???Niri ere ez zaizkit gustatzen halako kantuak???. Barkamena eskatu zigun eta eskerrak eman.
Baina jende gazte hura, zer? ???Matarile al maricón!??? garrasi eginez, proklama bailitzan, abesten zutenak, zer? Beste mila eta bat kausa sozial eta politiko defenditzen dituzten gazte haiek, zer ari ziren kantatzen? Ze mendetan bizi gara?
Ahoak hitzez betetzen zaizkigu eta eskuak banderaz; bihotzak, batzutan, amorruz.
Eskerrik asko idazteagatik “Zuekin bat nator!”. Gehiagotan idaztera animatzen zaitut. Asko eskertzen da eta. Besterik ez, jarrai dezagun urrats txikiak emanez. Besarkada bat.
Eskerrik asko idazteagatik “Zuekin bat nator!”. Gehiagotan idaztera animatzen zaitut. Asko eskertzen da eta. Besterik ez, jarrai dezagun urrats txikiak emanez. Besarkada bat.
Normalean zuen artikuluak irakurri ondoren ez dot mezurik idazten, nahiz eta artikulua gustau, baina gaurko honetan, ezin naz geratu esan barik zuekin guztiz ados nauela! normalizazioa gure bizitzako esparru guztietan.
Normalean zuen artikuluak irakurri ondoren ez dot mezurik idazten, nahiz eta artikulua gustau, baina gaurko honetan, ezin naz geratu esan barik zuekin guztiz ados nauela! normalizazioa gure bizitzako esparru guztietan.