Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Nire lagun kuttuna

Nire laguna kezkatuta dago.
Bere alabatxoa, lau seme-alaben
artean txikiena eta neska bakarra
da. Ez du bere amarekin ezer egin
nahi, eta bakean utz dezan
besterik ez dio eskatzen. Adin
kontua da eta nerabezaroan sartu-
sartuta dagoenez, dena oker dago.
Baina zelako kapritxosoak
bihurtzen diren adin tarte horretan,
ezta? Gurea nolako izango ote
zen? Halakoa? Eta gure gurasoek
zer esaten ziguten? Nik nirea ez
dut gogoratzen baina nire
lagunaren alabarena gertutik
jarraitzen dut. 15 urteko neska hau
arraroa sentitzen dut, nigandik
urrun. Uff!

Nire lagunak etxean eta
etxetik kanpora ere lan egiten du.
Emakume gehienak bezala,
besteen etxeko garbiketak egiten
denbora luzea pasatzen du.
Goizaldeko lauretan esnatzen da
lanera joateko eta bazkaria
prestatuta gero, bere alabarekin
eskolako lanak egiten amaitzen du
eguna. Ez du gauza handirik
ulertzen baina bere ondoan
eserita, ekinari esker, bere alabak
kurtsoa aurrera aterako du. Orain
arte, amatxo jada ez da amatxo,
soilik ama baizik. 

Neska Institutuan dabil eta
bere gelako bihurrien liderrak ez
baitu pakean uzten. Esango nuke,
egunero bere  etsaia zain
duela. Etxeko edo eskolako lanak
apurtu, sugelandareak motxilan
sartzen dizkio, barre egiten dio,
bular handiak eta bere aurpegia
baserriko ogi borobil baino
handiago dela esaten dio.
Amesgaiztoa neska nerabe
galduarentzat baina baita ere bere
amarentzat.  Ez daki zer
egin, eta bere alabak utz dezala
pakean esaten dio. Ezin du lorik
hartu eta pirulak hartzeari ekin
dio. 

Asteburuan, etxeko sofan
etzanda nengoela  zappin-a
egiten, Cuatro kateak eskeintzen
duen , “hermano
mayor” deritzon
programaren atal txiki bat ikusi
nuen, ezineskoa egin zitzaidan
osorik ikustea.  Neska gazte
batek, ez zuen ikasten ezta lanik
egiten eta bere ama eta aitarekin
bizi zen. Ez dakit zeintzuk ziren
arrazoiak baina eskua altxatzeko
eta bere amaren kontra hitz
egiteko erreztasun handia zuen.
Bere amak tratu psikologiko
gogorrak jasatzen zituenez,
telebista kateko arduradunari
laguntza eskatzeko deitu zion. Aski
da ohikatzen zuen behin eta berriz.
 Nerabeak baino pizka bat
zaharragoa zen telebistako
pertsonaia baina bere ama eta
aitarekin zuen portaera negargarria
zen. Zezen batek baino amorru
handiagorekin erantzuten zion bere
amari. Denboraz horrelako
portaerak ez badira mozten
aurrerantzean zer gerta daiteke?
 

Errebelde sentimendu hura
nerabezaroan izaten da eta urteak
aurrera joan ahala, dena baretzen
da. Joan egiten zaigu edo bertan
jarraitzen du. Gure seme alabek
nerabeen adinera heltzen direnean
jasango dutena bizitzaren etapa
 bat besterik ez da izango.
Gu ere horrelakoak izango ote
ginen? Ziurrenik, baietz.  

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados