Normaltasun gauza hori pertsona balitz, nor izango litzateke? Edo, hobeto esanda, nolakoa izango litzateke? Jakin nahiko nuke nik normaltasun arau bedeinkatu horiek inork betetzen dituen. Portzierto! Zuotako inor al da arau horien ezarle edo erantzule? Barkatuko didazue,baina pixkat galduta nabil.
Komunikabide serio batek, serio izan nahiko balu behintzat, ez lituzke termino batzuk halako arinkeriz erabili behar. Polemika hitzak berez dakarrelako ???ez normaltasun??? kutsua. Polemikoa ote da emakume bik musua ematea edo musua emateko keinua egitea?
Ea ba, azter dezagun argazkia: bi emakume eder agertzen dira, elkarri musu emateko prest. Argazki gozoa, samurra. Zer dauka horrek polemiko?
Hitza begiratu dut hiztegian: Idatzi, ideia,tonu eta abarrez mintzatuz, polemika eragin dezakeen…
Begira dezagun orain Polemiko hitzak dakarkiguna: Gai bati buruzko eztabaida, idatzizkoa bereziki.
Ez naz konforme geratu. Esango dizuet termino horrek gogora ekartzen didana: Polemika da normaltasuna ukatzen duena, gauza ohiko edo arruntek ez baitute eztabaidarik eragiten. Orduan, hori hitza erabilita, zein kategoriatan jarri digute musu hori?
Bazterrak nahasteko gogoz altxatu naiz gaur…