Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi
Amorebieta-Etxanoko Udala

Oraindik bai

Urte asko, ehun urte dagoeneko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen, eta oraindik zoritxarrez, nik esango nuke egun bakarreko ekimen horiek oraindik beharrezkoak direla bizi dugun gizarte honetan. Martxoaren 8an burutu ziren ekimen nagusienak baina ondorengo asteburuan ere badira Emakumeen aldeko ekimen desberdinak gure eskualdean. Hemen Durangon Lila-krosaren seigarren edizioa ospatuko da.

Berdintasunaren alde zeozer gehiago egin daiteke. Emakumezkoek pairatzen dituzten arazo latz eta gorriak arindu eta konpontzen saiatzeko, esaterako, genero indarkerian kasu ugari eta larriak, soldata desberdintasun handiak, enplegu desorekatuta, kanpoko eta etxe barruko lanak ongi uztartzeko zailtasunak, sexu jazarpenak, matxismoa, hizkera, publizitate eta txiste sexistak, behartutako eta giza eskubide gabeko prostituzioa eta emakume etorkinen lan baldintzak.

Aipaturiko zerrenda luze honetatik, genero indarkeriaren ondorioz hildako emakumeen kopuruak gora egin du. Ez dut zenbaki bat emango, agian gerta daiteke, lerro hauek idazten nagoen bitartean besteren bat hilda agertzea. 2011. urtea hasi denetik, estatu espainolean eman diren hilketak tamalgarriak izan dira. Baina gertaera hauen aurrean, erakunde ofizialeen erantzuna nahiko dela uste duzue? Nik neuk ez. Ez dut batere gogoko konparaziora aritu behar izatea eta ondorioz, ez dut egingo baina egia da ere, arazo horiek gehiago azpimarratu eta konponbideak exijitzea beharrezkoa dela gaur egun.

Haratago joan behar da. Aste gehienetan genero indarkeriaren ondorioz hildakoren bat gertatzen. Albistegietan entzuten dira, berri txar hauek baina berehala ahazten dira. Kale agerraldiak egiteko prestaketa lanak egiten dira baina jendearen erantzuna ez da hain zabala izaten. Ez dakit, ordutegia den, eguna… baina aitzakiak erabiliz, denen kontzientzia ongi zuritzeko baliogarriak izaten dira.

Oraindik eta tamalez, gizon eta emakumeen arteko benetako aukera berdintasuna urruti samar dago. Eta egia esan, ez dakit momentu hori iritsiko den baina ahaleginak egin behar dira eta batez ere, erabakiguneetan emakumearen parte-hartzea bultza dezaten lana egin beharra dago. Oraindik ere ohikoa da gizonezkoek gehiengoa izatea erabakiak hartzen diren guneetan. Enpresetako administrazio kontseiluetan zenbat dira emakumeak? Hortik, aldaketak etor litezke.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados