Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

Politikagintza, politikariak

Durangaldeko herrietako EAJren 14 hautagaiak aurkeztu ziren ostiralean. Hurrengo egunean, webgune honek hautagaien berri eman zuen, eta zutabea idazten ari naizen momentuan, irakurleek, 15 iritzi eman dituzte gaiaren inguruan. Marka garrantzitsua. Aldekoak, kontrakoak, neutroak; denak parte-hartzaileak.

Webgune honek parte-hartzeari ateak irekitzen dizkio, edonork eman baitezake iritzia albistearen azpian. Joan zen astean, gai politikoak jorratzen zituzten albisteak izan ziren, hain zuzen, komentario gehien jaso zituzten albisteak: EAJren aurkezpena, Durangoko Udaleko aurrekontuen bozketan izandako tira-bira, Aralarren hautagaitzaren aurkezpena…

Bestela, politikarekin edo politikariekin zerikusirik ez duten albisteak ere izaten dira durangon.com-en, baina salbuespenak kenduta, ez dute hainbesterainoko eztabaidarik pizten. Horrek hausnarketarako bidea eman dit: politikagintzak duen ospe-galtzea nabarmena izan bada ere, herritar askorentzat interesgarria izaten jarraitzen du.

Baliteke politikaren arazoa uste baino orokorragoa izatea. Ziurrenik, zuk, irakurle, izango dituzu politikagintza gustuko ez izateko hamaika arrazoi. Nik, beste hiru gako azpimarratuko nituzke, politikagintzaren krisiaren oinarrian kokatuko nituzkeenak eta norabide aldaketaren ardatzean kokatuko nituzkeenak:

Politikaren funtsezko helburua ahaztuz doa. Harrigarria dirudien arren, gure bizimodua edo bizi-kalitatea hobetzeko parte-hartzen da politikan, interes partikularrak oinarri hartuz, interes horiek kolektiboki pentsatuz. Horretarako bozka ematen zaio alderdi jakin bati, gure interesak defendatuko dituela uste dugun alderdiari, alegia.

Ideologia ahulduz doa. Bukatu dira utopikoen garai erromantikoak. Idealismoak ahuldu dira, edo, behintzat, eraldatu egin dira. Trantsizio garaian gaude, ezker-eskuinaren dialektika gero eta urrunago ikusten dugu. Gizartea are eta gehiago despolitizatuko da baldin eta politikarien diskurtsoa ez bada eguneratzen. Sozialistak progresistak dira orain, eta eskuinekoak edo liberalak zentrokoak. Ez hori bakarrik, gizartearen baitan ematen diren konfrontazioak gero eta gutxiago emango dira ezker-eskuin ardatzaren inguruan. Diskurtsoa eguneratu behar da.

Parte-hartzeko bideak zaharkitu dira. Alderdi politikoen zimendua gero eta ahulagoa da. Jende gutxik gura du alderdi bateko kide egin. Gaur egun, alderdikide izatea ideologia batekin ezkontzearekin parekatzen da. Disidentzia ideologikoa, dibergentzia, bikoteari adarrak jartzearen parekide da, kritikarako arrazoi.  Konpromisoarekin arazoak dituen gizarte honetan, politikagintzan parte hartzeko, herritarrari, orain hamarkada batzuk eskatzen zitzaion konpromiso bera eskatzen ari zaio.

???Politikagintza eta politikariak ustelduta daude???. Horixe entzun dut hamaika aldiz. Ustelduta badaude guk usteltzea utzi diegulako izango da. Alegia, politika parte-hartzean oinarritzen da, eta parte-hartzea guztiei ireki behar zaio. Erantzukizuna ez da aldebakarrekoa: herritarrek, alde batetik, nahia adierazi behar dute; eta politikariek / politikagintzak, bestetik, bideak eman behar dizkio.

 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados