Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Bvrns Academy Durango
Soinua Durango

San Blasetako kordoiaren kontuak

Ez dut sekula San Blasetako kordoia erosi, ez dut sinisten. Aurten, ordea, A gripeak gogor astintzeko itxura guztia duenez, eta katarroa ezin keldu nagoenez, Abadiñoko San blasetako kordoia erostea erabaki dut. Egia esan, lagun batek konbentzitu egin nau. 2 edo 5 euro mixerableen truke katarroa desagertzen bazaigu, eta gainera, bedeinkatuta egonez gero, mirariren bat egiten badu? Momentu honetan mirarietaz eta horrelakoetaz sinisten hasia naiz.

Zer egin dezaket, loteria tokatzea bada? Imajina ezazue zer egin daiteken diru guzti horrekin? Lehenik eta behin, zenbat jasoko dudan jakin behar dut. Demagun 999.000 euro direla. Uau! Eta zer egin? Zuloak tapatu. Nireak eta nire ondokoenak. Bankuetxeekin sinatutako maileguak ordaindu eta bidai ahaztezina prestatu. Ilargira, kapritxo moduan, ia zer demondre dagoen bertan. Ze ondo, astronauten arropa jantzi eta guzti. Beste bidaien artean, Australiako basamortutik pasatu, sekulako esperientzia omen da. Eta Australiatik Cubara joatea ere ez da plan txarra. Benetazko mojito pare bat hartu eta dantzan aritu goizalderarte eta handik, hego-ameriketako beste lurraldeetara joango nintzen. Beharrean dauden artean ere zerbait banatukonuke . Janaria bidaliko nuke, goseak jota dauden munduko umeen artean banatzeko. Txekeak entregatuko nituzke eta horrela, kale bat nire omenez bataiatuko lukete. Zelako ondo. Baina ez al dut ezer gordeko niretzako etorkizun lasaiago bat bermatzeko? Ze etorkizun, edozein egunean pentsioak desagerraraziko dituzte eta. Hainbeste urtetan lan eta lan eta dirua eman eta eman eta bapatean, egun batetik bestera, zass. Kenduko dizkigute eta…!

Orain pentsioen erreforma eta gero beste gauza bat izango da eta handik urte batzuetara beste bat eta horrela gure eskubide guztiak murriztu arte. Urte gehiago lanean, eta, erretiroa hartzeko orduan, pentsio ordain eskasagoak. 38 urtez lan egitea eta kotizatzea beharrezkoa izango da pentsio ordain osoa lortzeko. Kopuru horretara iristen ez diren langileei  koefiziente batzuk ezarriko zaizkie geratuko zaien ordaina murrizteko. Horretarako, hobe da loteria tokatuko zaidalakoaren esperantzarekin bizitzea eta mirari hori  tokatuz gero, zuloak tapatzea eta ahal den guztia gastatzea, baina gordetzea, ez dakit…norentzat? Bankuetxeentzat. Orain dela gutxi argitaratutako diru irabaziak lortzen jarraitzeko? BBVAk 4.600 miloi euro lortu ditu eta Santanderrek 8.181 euro.

Egia esan, etorkizun iluna jartzen digute. Hobe da amets atseginak izatea eta aspaldiko sinismeneetan sinistea. Sorginkerietaz eta zergatik ez loterian. Tokatuz gero, zer? Ez dut horretaz apología egin nahi baina zer demondre jokatuz gero, agian tokatuko zaigu. Ez ala? Aurrerantzean, antzinako sinismenetan eta futboleko kiniela egiten ere hasiko naiz. Futboletaz ez dut piperrik ere ulertzen baina berdin da.  San Blasetako kordoietaz sinisten hasia naiz.

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados