Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Solidaritatea

Errekurtso ekonomiko gutxi dutenek, behartsuek, eta beste herrialdeetatik etorritakoek erakusten digute elkartasuna zer den. Niri bai, behintzat.

7urtetik 11urte bitarteko ume saharauiarrak eta errusiarrak etorri dira gure eskualdera. Durangoko Herria auzo elkarteak eta Elorrioko Kainabera Gobernuz Kanpoko elkarteak aurrera eramandako “Oporrak bakean” elkartasun programari esker. Bizi diren herrialdeetan bero galanta egiten du eta Argeliako basamortuan udan, esaterako, termometroak 50–55 gradura iristen dira. Tenperatura altuegiak dira eta aurre egiteko etortzen dira gure herrira. Gainera eta elikadurari dagokionez, han, arroza, arroza okelarekin, txerrikiarekin eta arroza barazkiekin jaten dute egunero. Arrain freskua eta beste motatako haragiak apenas ezagutzen dituzte.

Programaren helbururik aipagarrienak bi hilabete gure artean pasatzeaz gain eta ondo elikatzeaz aparte, osasun arazoak dituztenek hemen sendatzeko aukera izaten baitute. Ebakuntza bat egin behar badiote ere hemen dago salbazioa.

Hemengo familiekin bi hilabete izaten dira baina ume hauek hartzen dituzten familiek uste dute, familia gutxi dagoela prest ume hauek hartzeko. Ez dakit zein izan ote den arrazoia. Akaso krisia izan daiteke. Hori pentsatzen nuen baina guraso batekin berba egin ondoren esan zidan, mahai gainean jateko beste plater bat jartzea dela kostu ekonomikorik handiena. Gure mahaian beste plater bat, besterik ez. Igerilekuetara joateko kostua izan daiteke? Ez. Udalak berak ematen ditu horretarako diru laguntzak. Orduan, zein arraio da arrazoia? Langile arrunt batentzat bi hilabete denbora luzeegia dela? Agian, bai. Nork ditu, ba, bi hilabeteko oporrak?

Baina nire ustez, bizi dugun gizarte kapitalista honetan elkartasunerako gogo gutxi dago. Kontsumorako prestatutako sistema honetan, dirua irabazi, irabazten duguna baino hiru aldiz gehiago gastatu, albokoa zapaldu, behar duguna baino etxe handiagoa erosi eta autorik garestiena erostea dira gauzarik inportanteenak. Dirua da gure jainkoa. Beste batzuentzat, berriz, gizarte globalizatu honetan galduta dauden baloreak oraindik indarrean daude: adiskidetasuna, laguntza, bolondres lana, komunitatea, asanbleak, solidaritatea.

Jatorriz Senegaletik etorritako hamazazpi urteko mutikoa ezagutzen dut eta egun batean esan zidan, Saharatik etorriko den 12 urteko mutiko baten zain dago nire familia. Azkenengo bost urtetan etorri da, nire anaia izango balitz bezala da eta bere zain gaude. Kezkatuta zegoen oraindik ez delako iritsi eta arazoren bat egon litekeenaren beldur zen.

Mutiko horren zain Senegaletik Durangaldera etorritako familia bat eta arazo guztien gainetik, mahai gainean berarentzat plater bat jarri diote. Hori bai da solidarioa izatea. Bai, niretzat.

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados