Banner en desktop Banner en moviles
Sukia
Jesuitak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Super amama

Joan den asteartea, otsailak 8. Filmeetako gidoia ematen du baina errealitatea da. Telebistako kate guztiek eman zuten emakume nagusi baten irudia. Gutxigorabehera 80 urte izango zituen. Ilea zuria, soineko gorria, amama bat zen. Londresko Northampton merkatari gunean izan zen ezbeharra. Ingurua, marka handiko dendaz inguratuta dago eta han, super amama bat. Berak lortu zuen bere arma bakarrarekin, bere poltsoarekin, lapurrei aurre egitea. Rolex markadun erlojuak saltzen diren denda batera lapurreta egitera hurreratu ziren gazte batzuk baina ez zuten zorte handirik izan. Bertatik zebilen  super amama batekin topo egin zuten eta dena pikutara.

Britaina Handiko super-amamak telebistako kateetan eginiko adierazpenetan esan du, gazte bati jipoitzen ari zirela pentsatu zuela hasiera batean baina hurreratzen ari zen heinean, lapurreta bat zela ohartarazi zen. Pentsatu barik, eskuartean zuen bere poltsoa hartu, eta jotzen hasi zen. Zer ote zuen poltsoan lapurrak ihes egiteko?

Amama honen jarrerak pentsetan utzi nau. Nolako erreakzioa, ezta? Gaur egungo gizartean, zerbait gertatzen denean, beste albora begiratzeko trebesia handia izaten dugu. Ez zaigu piperrik ere inporta albokoari zer gertatzen zaion eta lagundu beharrean, kaleetako hormetan zintzilik dauden kartelak irakurtzen hasten gara.

Britaina Handiko super-amamak lezio ederra eman digu. Berak eta egunero ikastolara hiloben bila joaten direnak. Zenbat amama ikusten dira gure herrian, han-hemenka? Ume bizkor hoiek eskolara eramaten eta ondoren, etxeko bazkaria prestatzen. Bazkaldu ostean, berriro ere ikastolara eta etxera itzultzerakoan, armairutik ataratako zapatillak jarri eta bidegorritik bueltatxo bat ematen ikusten direnak.

Izugarrizko laguntza ematen diete gaur egun lan egin behar duten gurasoei. Britaina haindiko super-amama telebistako albistegietan azaldu den bezala, hemengo telebistetan ere egunero lan egiten duten hainbat eta hainbat amama daudenez, beraiei ere tartetxo bat eskeini beharko zaie. Gure herriko super-amamak dira!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados