Hertzainak taldeak abesten eban, ez? Ba,
hori etorri jat gaur gogora, eguaztenez hasi
genduan aste trakets???labur honetaz
pentsatzean. Batzuetan, egunak aldaketarik
egin barik datozala eta doazala pentsau arren,
ezbardintasunak egon badagoz, guk nahi ala
ez.
Bardintasuna ibili dot bueltan buruan gora
eta behera, urtarrilaren 7an bizitza arautura
eta gizarte ???normalizatura???
bueltau behar izan dodan honetan. Gauza bat
esango deutsut, opor egunetan neure ilargira
igoten naz eta oso gitxitan zabaltzen dot
errealidadeari begiratzeko leihotxua. Gustura
egoten naz neure inguruetan, batzuetan kotoi
zuritan etzanda, bestetan ekaitza hodei ilunen
gainetik saltoka… inoiz sasi artean bere bai…
Errealidadera bueltau beharra eta,
aurpegira txisturik bortitzena botata esnatu
gaitue. Goizeko tele-egunkarian errepidean
hilen kopuruak gora egin dauala entzun
ondoren, Parisen mugitzen dan guztiari iseka
egitea ogibide daben batzuk tiroz jo dabezala
entzun, irakurri eta ikusi egin behar izan dogu.
Eta, hori guztia gitxi balitz, geure
inguruan, Durangaldean, barriro be, emakume
bat bikotekideak kolpatua izan dala jakin behar
izan dogu. Barriro be, baten batek pertsonak
pertsonen jabe izan daitekezala sinisten
daualako. Ez dakit nik kasualidadea dan, baina
gehienetan gizona da emakumea bere mende
egon behar dauala eta , burura etorten
bajako, jo, menderatu eta hil ahal dauala
pentsetan dauana. Badago OSO
TXARTO egiten dogun zeozer, holakoak behin
eta barriro gertatzeko, ez? Hasiko gara
behingoz hausnartzen? Ondo dagoz
gaitzespenak eta elkarretaratzeak,
beharrezkoak dira, bai, baina… horregaz ez
dogu orain arte ezer konpondu.
Horreek guztiak buruan,
???bardintasun-desbardintasun
salda??? egiten ibili naz.
Ezer ez da berdin, urteek gauzak
mugitu barik aurrera doazala sentidu arren.
Egingo dogu aurton ez-bardintasunak gauza
onak eragiteko ahalegina? Horretarako beharko
geunke ez-bardina onartu, des-bardin
pentsetan dauana errespetau, bizimodu des-
berekoa ulertu, eta, bide horretan, des-
bardintasunean oinarri, gizakion, emakume eta
gizonen arteko parekidetasuna sendo finkatu.