Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Tabira & Mikeldi

Jakitera eman denez, Luis Valdes doktoreak, Tabirako San Pedro ingurua eta Mikeldiko San Bizente baseliza egon zen lekua aztertuko ditu, eta Durangoren jatorria sakonago ezagutu ahal izango dugu. Ikasketa horiek egiteak pozten nau, baina Tabira eta Mikeldi ez dira ahaztuta egon, behintzat Gerediaga Elkarteari dagokionez.

Aita Vicente Zavalak egindako lan handia aipatu gabe ezin da Tabirari buruz hitz egin. Baina bere lanak ez ziren bakarrak izan, Luis Valdes doktorearen ikasketak lehenak izango ez diren bezala. 1989an Tabira birmoldatu zenean, Gerediaga Elkarteak eskatuta,  Udalak Iñaki Garcia Camino, Bilboko Arkeologi Museoko egungo zuzendariari eskatu zion inguru horren azterketa arkeologikoa egitea. Unea aprobetxatuz, Concepcion de la Ruak, EHU-UPVko Antropologia Laborategiko zuzendariak, Durangoko kondeen aztarnak dituzten eliza barruko sarkofagoak ikertu zituen.

2012an, Tabirako eliza eta ingurua berriro aztertu ziren. Elizaren barrualdea georradarrez arakatua izan zen eta hormen fotogrametria egin zen. Kanpoaldeko hilobiak aurkitu ahal izan ziren. Ikerketak Belen Bengoetxeak, EHU-UPVko Letren Fakultateko dekanoak, eta Teresa Camposek, arkeologian doktoreak, garatu zituzten.

Mikeldiko San Bizente baseliza zegoen eremuan, etxebizitzak eraiki aurretik, 1991an Amaia Basterretxea, Bilboko Euskal Museoko zuzendari ohiaren zuzendaritzapean, indusketak egin ziren, XI. eta XII. mendeetako aztarnak aurkituz.

Gure iragan aztertzen jarraitzen dela egiztatzea pozgarria da. Baina elkarte eta pertsonek gure kultur ondarearen alde egin duten borrokarena memoria zein erraz galtzen dugun ikusteak pena ematen du. Borroka eta lan haiek gabe, gaur egun, hain harro sentitzen garen eraikin eta elementu askok ez zuten iraungo.

Ikertzailea eta Gerediaga Elkarteko kidea

Artículos: 1
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. Pitxuli

    Habrá que pedir permiso a Gerediaga para hacer estudios históricos…
    Las prospecciones realizadas en 1988 (no 1989) consistieron en dos catas, una en la casa del sacristán y otra en el lado Sur y en estudio antropológico de los restos de los sepulcros. Las realizadas en el 2012 consistieron en una prospección en el pórtico Sur y una inspección mediante georadar en el interior de la iglesia. CONCLUSION: hay mucho por investigar en Tabira.
    En Mikeldi más de lo mismo, sólo se excavó el interior de la ermita y el pórtico.
    TODO ESTUDIO ES BIEN VENIDO y no es patrimonio de nadie.
    No tengo esperanza de que localicen nada pero que lo intenten.

    Deja una Respuesta
  2. Tabirakoa

    Txaparik ez mesedez.
    Dirua beharrezkoagoa da premiazkoa denerako, garrantzitsua denerako baino.
    Bost axola digu konde batzuk edo markes batzuk dorretxe batean edo gaztelu batean bizi izan ziren.

    Deja una Respuesta
  3. All

    Guztiz ados. Deigarria izan zen berriaren tonua zein edukina. Ematen du orain arte inork ez duela ezer egiten… eta baita bibliografian ere ikus daiteke.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados