Ezin naiz nire harriduratik atera, ‘Sálvame’ programa ikusten dudanean. Egia esan, kate pribatu honek eta guztiek prime time ordutegian eskeintzen duten programazioarekin. Ematen du denak ados jarri direla zirko bera edo antzerakoa show-a eskaintzeko. Aitortu behar dut lotsa handia sentitzen dudala.
Harritu egin nau, bai. Ez da, lehenbizikoz telebistetan horrelako programak entzuten eta ikusten ditugula baina marka guztiak hautsi ditu ‘Sálvame’ programak. Zirkoan lanean aritzen direnen errespetu guztiarekin, zirkoa da eskaintzen digutena, baina zer motatako zirkoa?
Esatari ikasketak bete ez dituzten pertsonai ezagunak aurkezten dizkigute. Ezagunak direnak eta inongo ikasketarik ez dituztenak, baina zergatik? Ba, aktore eta aktoresa baten amorante ederra izateagatik edota kirolari famatu batekin oheratzeagatik. Beno, bere amets sexualak inongo lotsarik gabe telebistetan kontatzeagatik. Kirolari ospetsu baten istorioetaz asko eta luze berba egin zen, programa larrosak deitzen diren hauetan. Gogoratzen duzue, David Beckman eta bere emaztearen, Victoriaren semeak zaintzen zituen Abbie Gibson zaintzaile ohiaren istorioa? Bera izan zen, mota honetako programetan, bikote ospetsu horren erlazioan egon zitezkeen ustezko arazoak kontatzen zituena eta horren ordorioz, milaka euro jaso zituen. “News of the World” aldizkarian beste emakumeekin izandako ustezko erlazioak kontatu ondoren, epaiketara jo zuen bikoteak eta ondoren, zaintzailea ohiak publikoki barkamenak eskatu behar izan ditu.
Belen Estebanen amodio eta gorroto kontuak ere sarritan entzuten dira; bere senarrarekin haserretu, amodio istorioa apurtu baina handik gutxira berriro elkartu direlaren kontuak ia ia… egunero. Aspergarriak dira.
Gezurrak izatera iritsi direnen adierazpenak eta notiziak entzuteaz gain, kolaboratzaileak dantzan hasten dira telebistako platoetan. Dantzan? Beno, kolore bizia eta eskote handiko soineko estuak jarri eta mokorrak mugitzen hasten dira. Denak aho zabalik geratzeko eta zapping-a egin beharrean programa bera ikusten jarraitzeko.
Programa larrosak eskeintzen ez dituztenean, dokumentalak eta erreportaiak ditugu. Okupatuta dagoen etxe batean bizi diren zortzi punkie zikinen istorioak kontatzetik, aberatsa den emakume batek bere bularra eta bere aurpegiko zimurrak kentzeko egindako ebakuntzaren ondorioz lortutako irudia ikusi arte. Oso interesgarriak!
Eta oso arrakastatsuak gainera. Denek ikusten dute. Audientzien kopurua neurtzeko egindako ikerketetan jasotako emaitzak onak dira, eta horrexegatik eskeintzen dizkigute antzerako programak. Beno… orain badago alternatibarik, Hegoafrikako Munduko Kopa !