Mundu zabalean, iparraldean zein
hegoaldean bizi-bizi dagozan gerrakaz
nahikoa izango ez bagendu bezala, hona hemen
Karmele, barriro be, gerra txikiren bat pizteko
prest…
Bromak aparte, ez daukat inolako gerrarik
sortzeko asmorik, baina batzuetan bai
gertatzen jat alfonbrak ondo astintzea gustetan
jatala gu guztion buruetan (neurean be bai,
jakina) errotuegi dagozan uste erdi ustel edo
erabat ustel horreek argitzeko edo , behitzat,
hautsak apur bat harrotzeko. Zertara natorren?
Oraintxe azalduko deutsut, Bizkaiko egunkari
batean irakurri dodanak asteleneko
???guardiako neurona??? sutan jarri
deustelakok, eskizofrenia gaixotasuna nagusiki
gizonezkoa, ezkongabea eta gipuzkoarra dala
irakurri dodanean.
ZER? Hara!, zalantzarik ez dot baten batek
???algo era ello??? erantzun eta lasai
asko geratuko zala, eguneroko zoparekin irentsi
behar doguzan futbol auzien aitzakiapean. En
fin. Ez dot saltsa horreetan sartzeko asmorik (
gaur ez, behitzat) baina bai azpimarratu gureko
neuke zein arriskutsua dan holango
estereotipo , orokorkeria eta profiletan
jaustea. Nire ikuspuntutik behintzat, holango
esaldi bat titular baterako erabilteak mina eragin
ahal dau. Eta, posibilitate horren aurrean, ez
gendukez gauzak apurtxo bat pentsatu behar?
Nik ez dot baieztapen horren kontra egin
gura. Euskadi mailan, ikerketa sakon bat egin ei
dabe hainbat psikosien eboluzioaz. Antza danez,
hori ondorioztatzen da 18 urteotako kasuak
aztertzetik.Txosten osoa irakurri beharko da
baieztapen hori egiteko. Ez dot irakurri, baina
jakin gurako neuke kazetariak
testua goitik behera aztertu eta landu
dauan???
Ez naiz psikiatrian aditua, ez psikologian, ez
pedagogian, medikuntzan edo soziologian. Gitxi
dakit oso gauza gitxitaz, ezer gitxi gauza
garrantzitsuez, eta gero eta gitxiago dakidala
konturatzen hasia naiz. Baina, esaidazue,
mesedez, hori ete da egunkari batean albiste
bateri hasiera emoteko titularra? lasai asko
geratuko zan idazlea.
Burura etorri jat orain gizarte
sareetan horren gustuko doguzan esaldi
lapidario bat ???Esango dozuna
ixiltasuna baino ederragoa ez bada, ez eizu
esan???. Arabiar esaldi zaharra
ei da. Gehiegi aipatua, gitxiegi erabilia.
Titular horregaz zer lortu gura izan daben?
Errealitate bat aurkeztea? Zelan? Horren profil
sinplista bategaz? Eskandalizatzea? Arreta
lortzea? Bale, hori bai. Ezer onik lortzen
da? Pentsatu eta pentsatu arren, nik ez
dot asmatu. Eta zuk? Lortuko ete dau
esaldi horrek buruko gaixotasunak gizarte
honetan eragiten dauan estigmatizazioa
desagertarazotea?
Seguru nago ikerketa interesgarria dala,
zalantzarik ez dot azterlan horrek zeozer ona
ekarriko dauala. Azterlana dinot, baina
txostenak profil hori aitatu arren,
zentzuzkoa ete da albiste batean titular
hori jartzea? Barriro be galderak, nik neuk
erantzun barik dodazanak.
Errua neurea, oraindik ez dodalako ikasi
egunkariak saltzeko egiten dirala???