Uda bere azkenetan dagoela ohartarazi naiz, eta horrek sentsazio bikoitza utzi dit, urrun ikusten ditudala hurrengo udaldia eta jai giroan murgiltzeko aukera dagoela udazken honetan, San Faustoetan. Dantza, musika eta ekintza sorta handiz disfrutatzeko aukera dago, negu gorria iritsi aurretik. zein ondo, ezta?
Uda azkenetan dagoela ohartarazteko eguraldiaren iragarpenari begirada bat botatzea besterik ez dago. Goibela, tristea, lainotuta eta tenperaturen jeitsiera nabaria izan da. Ez da kasualitatez, atzo bertan udazkenean sartu ginen. Aurrerantzean, eguzkiak ez du hainbeste berotuko. Beno, egia esan, San Migeletan, badaki, eguraldi bikaina eta beroa egiten. Nik ordurarte ez ditut nire udako sandaliak eta arropak gordeko datorren urterarte. Errez esaten da, baina, bai??? datorren urterarte, ai ene!
Oporretan konturatu naiz zer den bizitzaren gauzarik ederrenetako bat??? zure jendearekin, familiarekin, lagunekin eta alabarekin primeran pasatzea eta une horiek bete-betean aprobetxatu ditut. Durangoko jaietan ere, lanak utziko didan neurrian, uneak aprobetxatuko ditut. Une libreak jaietaz disfrutatzeko. Hori da, datorren hilabeterako, urrirako, egin dudan plana.
Konturatuko zineten udaldiari agur esatea kosta egiten zaidala. Hain ondo egoten da. Ez dut gustoko eguraldi iluna, buztia, hotza eta pertsonaren izaeran ere horrek eragina du. Horrexegatik, aurre egin behar zaio eta egoera horren aurrean, baikor azaldu behar dela esaten omen da.
Bizi dugun egoera dela eta, geroz eta amorru gehiago sentitzen dut. Ez diot krisi egoera honi irtenbide argirik ikusten eta ondorioz, tristezia edo hobe esanda, amorru sentimendua nagusitzen da. Baina horrela ezin da. Tira, beti esaten da krisialdietatik gauza onak ateratzen direla, eta krisiarekin, agian, baloratuko dira lehen baloratzen ez ziren gauzak. Balioen zerrendan, adibidez, auto berriagoa bat erostea, edo beste etxe handiago bat edukitzea. Eta orain guztia ez da posible. Agian, kontzientzia hartzeko balio izango du egoera honek.
Positiboa izatea osasuntsua izateaz gain, bizi kalitatea hobetzen du. Egoera honi aurre egiteko alternatibarik badagoela pentsatzeak eta datorren urterako oporrak prestatzeko denboraz aritutzeak lagungarriak izan daitezke.
Egoera honen aurrean alternatibak daudela pentsatzeak poztu egiten nau. Atzo bertan, eredu energetikoaren alternatibak: energia berriztagarrien kooperatibak sortu direla ezagutzeaz, pozgarria da. Are gehiago, sektoreko multinazionalek eta eredu energétiko hegemonikoetatik aparte alternatiba ekologikoak daudela eta beste erabateko kudeaketa-eredua.
Egoera horrek poztu egiten du eta gehitzen badiogu laster Durangoko jaiak hasiko direla, askoz hobeto. Horrela bai??? hurrengo udaldia ez dago hain urrun.