Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Uri eta herri

Gauza jakina da, “herri” hitza aurrretik dagoenean, gauza bat baino gehiago adierazten duela, adibidez: “herri gizon”, “herri langile”·, “herri kantak”, “herri probak”, “kristau herria”, “herri lurrak”, “herri iritzia”, “herri demokrazia”, “herri zerbitzua”, “herri batasuna”  etabar….

Hain jakina ez dena da, “hiri” eta Mendebaleko “uri”, bere aldakia, ez dela asko ezagutzen; gehinetan ez delako jakiten. Toponimian esate baterako hainbeste ditugu, gaurko Arabako  eta Estellerriko Ullibarri-Ganboa, Ullibarri Nagusia, Ullibarri Lana, Ullibarri Langara, Ullibarri Arratzua, Ullibarri Araka, Ullibarri Arana, Ullibarri Dibina, Ullibarri Ganboa, eta abar. “Uribarri” batzuk ezagutzen ditugu, Arrasaten, Aramaion eta, hemen berton, Durangon. Askok uste dute amabirgina izen bat dela, baina ez dakite “Villanueva de Tabira de Durango” agertzen dela dokumentuetan. Durango eskualdearen izena zen, gaur egun Elorrioko udalerrria den San Agustin Etxebarriko agiritegian agertzen den bezala, orain “Duranguesado” deitzen duguna. Euskaldunak “Uribarri” esaten bai zuten eta ez “Villanueva”.

Hortik dator durangar euskaldun zaharrak “uri basoak” deitzea, Santa Luzia, Neberondo, Bidezelaia eta Santikurutz basoei, alegia. Gaurko Durangok beharrezko zituelako jabetasun publikoak, besteak beste, hain premiatsu zen aspaldiko garaietan “nebera” bat. Ezagutzen genuen Kabildosteko Eujenio Ereñaga, berentzat, “uri” bai zen “villa/municipio” eta horregatik erabiltzen zuen “uri basoa” hitza. Uste dut gehiago baliatu behar genukela berba hori.

“Herri” aurrizki bezala askotan agertzen da, bai literaturan eta baita herri usadioan, ez horrenbeste “uri” bere hemengo aldakia. Gehiago erabili beharko genuke, gure Udalak, aurrengoz. Oker ez banago bai Astarloa Tabirako parrokoak eta baita Bartolome Ertzilla kantagileak ere. Ez dut aztertu Mendebaldeko beste “uri” batzuetan erabili den, Gerrikaitz, Gernika, Markina, Billerle, Mungia, Plentzia, eta gainontzeko urietan. Interesgarria litzateke.

Jose Luis Lizundia Askondo, euskaltzain emeritua.

Beste batzuk Euskaltzaindiarekin lotuko nauzue. 1966tik euskaltzain urgazle, 1969tik idazkariorde eta kudeatzaile, eta 2003tik euskaltzain oso

Artículos: 12
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Mari

    Eskerrik Jose Luis zure jakintza partekatzeagatik. Ea sarriago idazten duzun

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados