Banner en desktop Banner en moviles
Durango Euskaraldia
FP Zornotza
Maristak Durango
UNI Eibar Ermua

Urrezko kreditu txartelak

Behin urrezko kreditu txartel bat eskatu nuen bidai bat egiteko eta kontratuaren letra txikia ez irakurtzeagatik eta gaizki ulertze baten ondorioz -lapurreta hutsa izan zela ez esateagatik- eskatutako dirua hirukoiztuta itzuli nien. Komertzial jator bat hurbildu zen lanera eta ez dakit zergatik… baina konbentzitu egin zidan. Momentu horretan, bidai bat egin behar nuen eta diruaren beharra nuen. Urrezko kreditu txartelarekin paradisura joateko aukera nuela esan zidan eta aurrera egitea erabaki nuen. Gero ordaindu beharreko zorra bikoiztuta eta kasu batzuetan hirukoiztuta itzuli behar zaie baina berdin da. Gero gerokoak!

Komertzialak esan zizkidan interesak ordaintzeko abantail handiak zituela kreditu txartelak eta erreztasunak ere emango zizkidatela. Pentsatu nuen hau nire aukera. Bizitzako bidairik inportanteenaren aurrean nengoen.

Bidai horretatik bueltatu nintzen eta zorrak itzuliko nizkiola esan nion- zelan, baina? Hilero hirurehun eurotik gora ordainduta. Hiru urte igaro nituen eta egun batean esan nuen, tira, bidaiaren kostua hiru mila eurokoa bazen, zenbat diru ordaindu diet? Kontuak ez zitzaizkidan ateratzen eta hiru aldiz gehiago ordaindu nuela pentsatu nuen. Ai, ama!

Bankuan atera zizkidaten kontuak eta orduan, urrezko txartela kontratatu nuen konpainiara deitzea erabaki nuen. Denbora luzean aritu nintzen eta berrogei bat dei egin behar izan nituen 902 zenbaki garestira eta azkenean lortu nuen ahots goxoa zuen emakume batekin berba egitea.

Eman nizkion nire nortasun agiriko zenbaki guztiak eta orduan esan zidan, “zer nahi duzu?”. “Zorra ordaintzea nahi dut eta jakin nahiko nuke zenbat diru ordaindu behar dudan, hiru urtetan hirurehun euro ordaindu ditudanean”. Emakumeak esan zidan, hiru mila euro. Eh? Nola da posible hiru urtetan diru guzti hori ordainduta. Baina adarrak jotzen ari zara, galdetu nion. Ez zidan ulertzen eta hasi nintzen goxo esplikatzen, baina gero eta zakarrago. “Nire zorra ordaindu dut hiru aldiz gehiago eta nik ez nuen hori kontratatu…”. “Andrea, kontratuak irakurri behar dira eta batez ere, kontratuetan letra txikiarekin azaltzen diren baldintzak…”, esan zidan eta kito. “A ze tratua”, esan nion harrituta, eta berak “zuk niri eman didazuna bezalakoa” esan eta beste barik moztu zuen.

Kontratuaren letra txikia irakurri behar nuela esan zidan. Ondoren, ekonomia ikasketak burutu zituen lagun batengana joan nintzen eta berari gertatu zitzaidan guztia kontatu nion. Ekonomia ikasketak burutu zuenak esan zidan, zorraren interesak oradintzeari ekin niola eta zorra aplazatzen ari nintzela. Uff! Orain bai. Kontratuetan eta letra txikiarekin azatzen diren baldintzak ondo irakurri behar dira. Ai, ene, nola engainatzen gaituzten!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados