Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Mallabiko Udala
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi

Urrezko neska mutilak

Emozio handiz ikusi nuen, Luján Argüelles aurkezleak gidatutako Hijos de papá izeneko programa. Telebistako Cuatro kateak martxan jarritako programa berriaren promoziorako iragarkia ikusi nuenetik, kuriosidadea edo ez dakit zer baina ikusteko gogoa piztu zitzaidan. Nolakoa izango da gazte hauen egunerokoa? Izango ote dute zer ikusirik banketxe handiko nagusiek daramaten bizi kalitatearekin? Batek, daki!

Ostiralea noiz helduko zenaren zain egon ondoren, heldu zen eta bertan, Hermano Mayor programaren ostean, sofan ezarri eta palomitak poltsa bete eta garagardoa eskuartean nituela, han igaro nituen minutu batzuk. Egia esan, programa bukatu arte egon nintzen.

Ez baduzue sekula ikusi datu batzuk emango dizkizuet. Programaren protagonista nagusiak gazte aberatsak  eta neska mutil ederrak dira. Ez dute lanik egiten ezta… Egia esan, ez dute ezer egiten. Fikziozko Falcon Crest eta Dallas telesaileetako protagonistak bezala bizi dira. Imajinatzen duzue? Ba, ez. Kontua da, gazte hauen gorasoek erabakita, Ávilako Hoyos del Espino herri txiki horretara eraman dituztela lan egitera. Beste guztiok egunero egin behar duguna, gazte hauek programa batean egiten dute eta ez dakit… baina kobratuko dute. Debalde ez da izango. Ez du morbo handirik ezta?

Etxean, emozio harridura bihurtu zen ikustean nola, hilero 6.000 euro gastatzen dituzten gorputza lirain mantentzeko eta beraien esaldiak entzuterakoan, “niri ez zait gustatzen ezer egitea”, “nire gurasoek diru asko dute, aberatsak dira eta beraiek ere ez dakite zeinbat diru duten… nahi dute nik lan egitea edo behintzat zeozer egitea. Beraiek ez badute gastatzen nik gastatuko dut duten guztia”. Egia esan, zertarako lan egingo dute? Ez dute inongo beharrik!

Programan egin behar dutena zera da; mila euroren truke hileko gastuei aurre egitea, jatea, erosketak egitea, bazkaria edo afaria prestatzea, etxearen alokairua ordaintzea eta zerbait geratzen bazaie, diru apur horrekin disfrutatzea. Hori ere ez dakite egiten. Orain arte, programa nahiko aspergarria, ezta?

Lanetik etxera itzultzerakoan, sofan etzanda gehiengoaren errealitate gordina gogoraztea berriro ere zein den, hau da, lana aurkitzea, mila euroko soldata jasotzea, fakturak ordaintzea… eta gutxi batzuen itxurakeriak ikustea ez zait bat ere axola. Niri ez behintzat. Opari emanda ere ez nuke zortzi gazte hauek sinaturiko film bat ere ikusiko.

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados