Cosima Dannoritzer-ek
\’Comprar, tirar,
comprar\’ (The Light Bulb
Conspiracy)
dokumental interesgarri
aren egileak dion bezala,
zibilizazio batzuek piramideak eta
katedralak utzi zituzten modura,
gure zibilizazioak zaborra utziko
die ondorengoei. Zalantza barik,
zer pentsa ematen du Cosimaren
dokumentaleko gogoetak. Izan
ere, teknologia izugarri garatu da,
gure bizimodua ere erabat aldatu
da baina, ez dugu teknologia
horren erabilpenak sortzen
duen zaborra piloan gehiegi
pentsatu.
Gure Erkidegoan Gipuzkoa izan
da aitzindaria zaborren kudeaketa
aztertzen eta irtenbide bat bilatzen
baina, azken boladan atez ateko
sistemak zenbait herritan sortu
duen konponezina itzela da. Nire
ustez, normala da edozein
aldaketaren aurrean ezinegona eta
kezkak izatea, baina gurean baino
lehenago, atez ateko sistema
munduko hainbat lekutan jarri da
martxan, hala nola Australian,
Zeelanda Berrian, Estatu Batuetan,
Kanadan, Erresuma Batuan,
Belgikan, Suitzan, Katalunian, eta
badirudi ez doakiela txarto.
Dena den gai horretan aditua
ez naizenez ez dakit konponbide
zehatza non dagoen. Herri
galdeketa da askoren ustez biderik
demokratikoena, halere, deigarria
suertatu zait orain arte herri
galdeketaren aurka egon diren
pertsona askoren jarrera aldaketa.
Gogoan dugu Zornotzako Zentral
Termikoa jartzearen aurka
zeudenek herri galdeketa
proposatu zutenean sortu zen
zalaparta. Hortxe dugu AHT inolako
galdeketa barik eraikitzen eta,
beste hainbat adibide.
Printzipioz herri galdeketaren
alde nago, zaborren gai
honetarako zein beste
guztietarako, zoritxarrez baina,
oraingo galdeketa honi kiratsa
dario. Alderdikeriaz josita dagoela
iruditzen zait, eta hainbat interes
ekonomiko ere egon badaudela
galdeketaren azpian.
Halan zein holan, atez
ate edo bestelako bideren bat
erabiliz zaborren arazo honi
irtenbide bat eman beharko diogu.
Munduko hainbat lekutan, San
Franciscon esate baterako, zero
zabor ekimena ari da zabaltzen,
ekimena edo hobeto esanda
helburua. Helburu hori
lortzeko jarraitu beharreko
pausuak berriz hainbat dira,
besteak beste:
- Murrizketa: Hondakinik onena
sortzen ez dena delako.
- Birziklapena: Hondakinek ez
dutelako zertan zabor izan.
- Ikerketa eta garapena: Gaur
posible ez dena bihar izan dadin.
Laburbilduz Zero Zabor
ereduan materialen kontsumoa
murriztea eta hondakin gutxiago
sortzea da helburua.
Sortzen ez den hondakina
ez da bildu, garraiatu ez tratatu
behar. Pauso guzti horietan
kutsadura sortzen denez, hondakin
kopurua murriztuz kutsatzea
ekiditen dugu eta kosteak
gutxitu.
PNV eta PSEk betiko lepotik burua, euren interesan denfendatu ezinik jarduten dute. Ez dute zuk aipatzen duzun \\\”gure zibilizazioak ondorengoei utziko dion\\\” munduaren ardurarik hartzen, zaborraz beteriko munduaren ardurarik
Ni ere, atez ateko bilketaren alde nago. Baina, zuk diozunez interes politiko asko daude kanpaina honetan sartuta.
Argi eta garbi izan behar dugu janariarekin edo beste edozein gauzekin sortzen dugun zaborra gurea dela. Zerbait erosten dugunean guztia erosten dugu eta guztia da gurea: janaria, arropak, plastikoak, papera, hontziak…Guzti horrekin sortzen ditugun hondakinak ere gureak dira. Errezena eta erosoena Atez-ateko zabor bilketaren kontra egotea da, lana eta ardura ekartzen duelako berarekin batera. Aurpegia izan behar du PNVek eta gogorra gainera orain Herri kontsultaren alde egoteko, inoiz ez dute eta horren alde ezer egin. Interesa daukatenean bai eta bestela ez, edo beti edo inoiz PNV. Ea Durangon berandu baino lehen jartzen diguten Atez-ateko sistema. Zaborra norberarena da, erntzunkisuna ere bai. Derrigortu ezik badakigu zer gertatzen den, gutxi batzuk erreziklatzen dugula.