Banner en desktop Banner en moviles
Zornotza Aretoa
Contra el Cáncer
Iurretako Udala
Dendariak

Zertaz kexatu?

Ez dut sekula erantzun txarrik eman euskaraz hitz egiten ez duenari, ez dut egin. Aurten, ordea, kexa bat ezartzea erabaki dut. Sekulako mina hartu nuen Orioko hotel ospetsu batean, bertako zerbitzariak emandako erantzuna nire belarrietatik entzun nuenean. Aho zabalik utzi ninduen. Beti pentsatu izan dut, Gipuzkoan euskara gehiago egiten dela eta hala da, baina topo egin nuen zerbitzariarentzat euskara ez da existitzen, ez du inoiz entzun eta ez da gure hizkuntza. Txuleta bat , ogia edo ostrak izan daitezke.

Igandean egun zoragarria egin zuenez, Oriora joatea erabaki genuen. Ze ondo, hondartzatik ibili, eguzkia hartu eta ondoren, kafe bat hartzea bururatu zitzaigun. Orioko ospe handiko hotelera sartu eta zerbitzariari esan nion, lau ebaki, mesedez. Saiatu nintzen batueraz eskatzen, poliki-poliki eta ondo ahozkatzen ondo ulertzeko. Baina handik gutxira eta zerbitzariak, “¿qué es eso?” erantzun zidanean ohartu nintzen, nire saiakera ez zela ezertarako balio. Nire aurpegia ispilu batetik ikusteko modukoa izango zen. Momiak bezala geldirik eta aho zabalik. Eta orain zer egin? Hain harrituta nengoen ez nekiela zer erantzun.

Neure buruari galdetu nion: zer egin dezaket? Jaramonik ez egitea pentsatu nuen hasiera batean baina gero… emandako erantzuna hain krudela zen. Lehenik eta behin, jende aurrean lan egiten duenez, gutxienez hizkuntza bat dela jakin beharko zuen. Orion dago eta ez Madrilen. Esango al diot? Mutiko, ebakiak, kafeak dira. “¿Qué me has dicho?”, erantzun zidan. Ufa, horiek hitz potoloak dira. Azkenean, gazteleraz hitz egitea erabaki nuen. Berak ez zuen inongo esfortzurik egin niri ulertzeko eta akabo. Hau da markie!

Zerbitzari gaztea. Ez zituen hogeitahamar urte baino gehiago. Nola da posiblea adin horrekin, kafe ebakiak zer diren euskaraz ez jakitea? Ez dut eskatzen testu bat itzultzea baina bai kafea zer den jakitea. Ingelesez coffee, kafea dela gaur egun gehienek dakite eta hotel horretako zerbitzariak zergatik ez euskaraz?

Ez ulertzeaz aparte, berak emandako erantzuna ez zen zuzena. Esan daiteke, “no entiendo puedes hablarme en castellano”. Ez da ezer gertatzen baina berak emandako erantzuna -“¿qué es eso?- harrituta nengoen baina harridura bihurtu zen kezka. Haserretu ere egin nintzen eta bapatean, ze demondre, hoteleko harrera zerbitzura joatea erabaki nuen. Gutxienez zuzendaritzak jakin dezala errespetuz jokatu behar dela, ez?

Harrera bulegoan zeuden paper guztiak bete nituen, eskatutako datu guztiak jarri eta kontakturako telefonoak ere. Ez dit inork deitu. Beraz, aurrerantzean kexaten jarraituko dudala erabaki dut. Orain argi dut baietz!

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados