Jaietan gure kaleetan jartzen dituzten
komunak ikusi barik pasatzea ezinezko izaten
da. Hainbat lekutan ikus daitezke kolore bizi
eta alaiz hornitutako diseinu ezberdinetako
komunak. Neska askoren iritziz, gizonek txiza
egitea be errazago daukate, eurentzako komun
gehiago jartzen dituztelako eta, txiza zutik
egiten dutelako.
Espazio publiko horietan andrak ilaran
denbora ematen dugun bitartean, lasai asko
ikus daitezke gizonezkoak denon bistan pixa
egiten, gainera ez dut eskuak garbitzeko
harraskarik ikusi, halandaze egitekoa amaitu
ondoren, zakila astindu eta eskuak garbitu
barik emango digute bostekoa seguru asko.
Alemaniako gizon askok ostera, jesarrita
egiten ei dute txiza. SPUK izeneko mamutxo
batek mehatxatzen omen ditu gizonak
Alemaniako komunetan. Teknologiari esker
hango gizonek jesarrita txiza egiteko ohitura
hartu dute, antza. Jarrera honen helburua
sinplea da, ez du azalpen askorik behar:
zutunik eginez gero gehiago zikintzen dute eta
normalean ez dira komuna garbitzeaz
arduratzen.
Aipatutako mamutxoa orain dela urtebete
jarri omen zen salgai Alemanian eta 1,6
milioitik gora saldu dira dagoeneko. Herrialde
eskandinaviarrak ere ez dira atzean geratu eta
SPUK fantasmatxoaren salmentetan Suedia
jarri da buru. Orain alemaniar asmatzaileak
Italian ari dira kanpaina egiten italiar
emakumeak zoriontsu egiteko.
Egia esan, ez dakit horrelako mamurik
heldu den hona edota, gure gizonek mamurik
behar duten, dakidana da suediar
haurtzaindegietan umeei jesarrita txiza egiten
irakasten dietela aspalditik. Gurean ere badago
horrelakorik egiten duen ikastetxerik baina
Amelia Barquí irakasleari irakurri diot
ikastetxe gehienetan maisu-maistra ugarik
“eserita (neskak) /zutik
(mutilak)” dikotomian irakasten dietela
pixa egiten haien ikasleei.
Barquinek aburuz: “eskolan lekua
egon behar duela gorputzarentzat bere
osotasunean; eta komunaren gaiak
hausnarketa ireki bat merezi du, orain arte
gertatu ez dena, eta baita trataera pedagogiko
egokia ere”. Izan ere, higieneaz gain
maskulinitate hegemonikoa, emakumeen
gaineko posizio menperatzailea inplikatzen
duena, dagoela tartean dio Barquinek.
Orain arte gutxitan pentsatu izan dut gai
honetaz baina, Ameliaren artikuluak irakurri
ondoren uste dut badagoela zer hausnartu,
etxean, ikastetxean zein espazio publikoetako
komunek gure izaera eta portaeran izan edo
utzi dezaketen markaz. Beraz, hezitzaile,
komun diseinatzaile, guraso zein
gainontzekoontzat gogoetarako lagungarri
gerta dakigukeelakoan Barquin irakaslearen
materiala luzatzen dizuet.
SPUK mamutxoak mirariak egin
omen ditu Alemaniako komunen
garbitasunean
Alemaniako komun askotan
horrelako irudiak aurki daitezke
Dagokionari: Jaietako txizaleku horien gainean hausnarketa egin behar dela uste dot.
Dagokionari: Jaietako txizaleku horien gainean hausnarketa egin behar dela uste dot.
Oso gogoeta interesgarria zurea. Eta originala.
Oso gogoeta interesgarria zurea. Eta originala.