150 euroko dirusaria banatuko da Zaldibarreko Udal Liburutegiak antolatu duen II. Argazki Lehiaketaren bi irabazleen artean. Gaia oporrak izango dira eta lanak entregatzeko epea irailaren 15ean itxiko da.
Lehiaketako irabazleak 100 euroko dirusaria jasoko du eta bigarrenak, berriz, 50 euro lortuko ditu. Ohikoa den bezala, argazkiak originalak izan behar dira eta ezin daitezke inon argitaratuak egon. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi argazkirekin aurkeztu ahal izango ditu.
Argazki bakoitza korreo elektronikoz aurkeztu beharko da irailaren 15a baino lehen, honako helbide elektronikoan: liburutegia@zaldibar.org. Irudiak JPEG formatua izan beharko du eta artxiboaren edukiak ezin izango ditu 5 MB-ak gainditu. Honekin batera egilearen izen-abizenak, telefonoa, argazkiaren izenburua eta tokia atxikitu beharko da.
Epailea Zaldibarko Ilargi Argazki Taldea izango da.
DURANGON. Zaldibarreko albisteak