Hirugarrenez Oporretarako Postal Lehiaketa elkarlanean antolatu dute Zaldibarko liburutegiak eta Udaleko Euskara Sailak. Postalak datorren irailaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Oporretan edonora joanda, hango postal bat bidali egin behar da Zaldibarko liburutegira lehiaketan parte hartzeko. Antolatzaileek aurreratu duten bezala bi gauza sarituko dira, lehena postala polita edo originala izatea eta bigarrena leku horren deskribapena.
Gainera deskribapen laburra izatea komeni da, lekuarena, jendearena, edota ekarri dizkizun inpresio pertsonalak. Parte-hartzaileek ez dute ahaztu egin behar telefono zenbakia jartzea eta euskaraz izan behar dela.
Hiru sari bananduko dira, lehenengoa 100 eurokoa, bigarrena, berriz, 60 euroko izango da eta 30 euroko haur sari bat bre emango da, hau da, 16 urte baino gutxiagokoentzat hain zuzen ere.
Posta arruntez bidali behar dira postalak bere zigilu, zigilu-marka eta guztiz. Helbidea hauxe da: Zaldibarko Udal Liburutegia, Euskal Herria 5 behea, 48250 Zaldibar.
DURANGON. Zaldibarko albisteak