Durangaldeko Jaizale txistulari taldeak gaur emango duen Gaboneko kontzertuan, orain dela 130 urtez Bartolome Ertzillak sortutako ‘Mesias sarritan’ kantua tartekatuko du. 13:00etan hasiko den agerraldian 50 musikari inguru bilduko dira.
Beteko den urteurrena ez da eguneko datu azpimarragarri bakarra izango; izan ere, 1892an Ertzillak sortutako pieza, kontzertua eskainiko den Santa Ana elizako koruan abestu zen lehen aldiz. Doinuari “Balbino de Garitaonandia abadeak jarri zion letra”, Juanan Aroma txistulariak gogoratu duenez.
Pieza horretaz gain, Antonio eta Juan Cruz de la Fuente anaiak, ‘Durangoko Plateruak’, sortutako ‘Hator hator’ ere joko dute. Kanta horren koplak Juan Cruzek egin zituen eta musika Antoniok jarri zion.
Ertzillak eta Durango Plateruak sortutako piezez gain, ekitaldiko errepertorioa beste hainbat Gabon kantekin osatuko dute, tarteko, Fernando Aurrekoetxeak moldatutako ‘Birjiña maite’ eta ‘Gabeko izar’.
‘Hallelujah’ eta ‘Horra Mari Domingi’
Ekitaldiko programa osatzeko ‘Horra Mari Domingi’, Tapia eta Leturiaren ‘Ai, hau gauaren zoragarria’ eta Aurrekoetxeak moldatutako ‘Gau erdian soinua’, Leonard Cohenen ‘Hallelujah’ eta ‘Kas kas atean’. Amaitzeko Juanma Saezek moldatutako ‘Ole! Olentzaro! joko dute.
Guztira 50 musikarik hartuko dute parte agerraldian, Jaizaleko txistulariez gain koroa, biolinak, harpa, pianoa, organoa, trikitixa eta perkusio joleak ere izango baitira.
Estupendo oír los villancicos y celebrar los 130 años del Mesias Sarritan, ¡ya tengo dos vinilos!, un pequeño gran tesoro, es realmente muy bonito el disco. Muy buena idea programar los dos actos conjuntos. Gracias a todos los organizadores y a la librería por abrir hoy.
kaixo,
hoy, 13:00 Iglesia Santa Ana (Durango)
ondo izan,
¿Dónde y cuándo es el concierto?