Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

“Orain ere ez dira pasako!!!” dio Atxondoko AHT Gelditu! ekimenak

Hainbat herritarrek eman diote babesa AHT Gelditu! plataformari.

Atxondoko AHT Gelditu! plataformak Abiadura Handiko Trenaren kontrako iritzia berretsi du eta “duela 12 urte Atxondotik pasa ez ziren bezala, orain ere ez dira pasako!!” adierazi dute. Gainera, Udal berriak ahaztu duela herritarren gehiengoak proiektuari emandako ezetza diote.

Udal berriak “isilpean martxan jarri ditu garai batean gelditu izan ziren lan txikitzaileak” eta “azken asteotan informazio eske” joan diren herritarrak ez ditu asetu. Horregatik, eta herritarrak arduratuta daudelako, “Udalari argia izan dadila eskatu nahi diogu eta lanekiko egoera nola dagoen azaltzea”.

AHTa gauzatzeko lanen ondorioak “ez dira bere ibilbide soilean oinarritzen”, egitasmoa egiteko hainbat “sarbide berri, zubi, zabortegi, desjabetze eta lur mugimendu” egin behar direlako. Horrez gain, aipagarriak dira “eragin ahal dituen zaratak, aire kutsadura, lubiziak, herriaren erabateko zatiketa, …eta zer esanik ez suposatzen duen diru xahuketa”.

“Lurralde antolamenduan legearen kontra izandako jokabideak” salatzeaz gain, garraiobide hori gauzatzeak eragin zuzena izango du datozen belaunaldietan eta, etorkizunari begira, “garapen jasangarri batekiko apustua” egin nahi dutelako ageri dira AHTaren kontra. Izan ere, gizarte garatu baten lehentasuna “ingurumen osasuntsu eta bizi bat izan beharko litzateke”.

Aipaturiko arrazoi guzti horiengatik egunero Apatako plazan bilera irekiak egiten ari dira, arratsaldeko 19:00etan.

.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

5 Comentarios

  1. Txutxi

    Ez litzake abiadura handiko trenik behar izango, ez eta autopistarik, ez eta hiru edo lau karrildun bide zabalik, ez aireportu haundirik beharra egiten dogun lekuetan biziko bagina, bertako produktua erosiz gero, opor sasoia gure inguruan igaroz gero, asteburuetan ez dakit nongo eski pistetara joan beharrean gure mendietan geratuko bagina,… Anticapitalistak izateko kapitalismoaren barruan gustura gabiltza, kontsumoa gustau be egiten jaku, pentsau ez arren. Zenbat etxetan ez dau kotxerik?, Atxondoko basarritarren “todoterrenoak” bertan ekoiztutakoak dira?, nondik datoz? zelan datoz? Atxondoko eta inguruetako bizilagunek ez dabe etxetik kanpora bezkatzen, ez afaltzen, ez tragorik hartzen, ez oporretan joaten dira,… Azpiegitura haundiak akabauko dira gure bizitzeko modua aldatzen dogunien, autobiderik erabiltzen ez dogunien, etxean geratzen garenien, baina Islandiara, Txinara, edo beste urringo leku batera 7 egunerako jueteko zeozer behar izango dogu.

    Deja una Respuesta
  2. Axi

    AHT ari BAI!

    Euskotren infraestrukturak earki erabiltzen ditue ba.
    Kotxe partikularra egunero erabiltzan dezue.
    Eroskiko gauzak mila plastiko zikinez osatuta daudenak ere.
    Mobila poltsikoan.
    Kontsumista puruak zarete.

    Zuek nori eman behar dizkiozute lekzioak

    Deja una Respuesta
  3. erik

    Lo que no tiene ni p.gracia es construir un Monstruo sin conexión ni para el sur ni para el norte, más de 5 operarios muertos en la obras, situación precaria de los trabajadores, sobrecoste indecente más de 15mil millones solo en la Y-Vasca, empresarios llevándose manos llenas de dinero (un clásico, el dinero público a manos privadas), acuíferos destruidos, otras estructuras olvidadas y menospreciadas. Necesidades más urgentes sin cubrir (pensiones, vivienda, educación, sanidad…)
    Antes nos dijeron que era una obra imprescindible, ahora nos dicen que como la obra esta empezada hay que terminarla y luego dirán que hay que hacer otra autopista (para seguir amasando pasta).
    ¿Sabéis que cada día hay más multimillonarios? ¿Como creéis que se hacen multimillonarios?
    Besarkada handi bat Atxondoko lagunei. Eutsi gogor!
    Aldaketa geldi ezina da.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados