
Orueko koruak, bihar, urtarrilak 3, gabon kontzertua eskeiniko du Durangaldeko txistulari eta Imanol Etxanojauregi soinularien laguntzarekin. Kontzertua Eubako Pasionisten elizan ikusi ahal izango da eguerdiko 12.30tatik aurrera.
Jose Angel Muergazaren zuzendaritzapean, koruak 5 pieza joko ditu txistulariekin batera: ‘Agur Maria Belengo’, ‘Haurtxo maitea’, ‘Gloria’, ‘Goizian argia hastian’ eta ‘Mesias sarritan’. Soinulariekin batera, ordea, koruak beste hainbat pieza eskainiko ditu: ‘Adiskide bat bazen’, ‘En mi viejo San Juan’ eta ‘Haurtxo polita’, besteak beste. Haien artean, Mikel Laboaren ‘Txoria txori’ kanta ere plazaratuko dute.
Gaitzesgarria iruditzen zait.
Gaitzesgarria iruditzen zait.
Zorionak ekitaldiagatik\\\\\\\\\\\\\\\” Baita egiten dozuen ahaleginagatik… bejon deizuela ta urte askotarako!!