Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

“Oso eskertuta eta pozik joango naiz herriko jaiei hasiera ematen”

Aitor Elordi. (Argazkia: Julen Uribe)

Aitor Elordi pelotari mallabitarrak urteko bi txapelketa garrantzitsuenak lortu ditu, Altunari buruz burukoa irabazita, eta Zabaletarekin binakakoa, Laso eta Imaz mendean hartuta. Horregatik, Mallabiko Andra Mari jaietako txupinazoa pizteko aukeratu dute.  

-Gaur arratsaldean hasiko diren jaietako txupinazoa piztuko duzu. Aurten lortu dituzun buruz-buruko eta binakako txapelketen aintzatespena da. Hala hartzen duzu?
-Bai, horrela hartzen dut, baina ez dut uste Udalak inolako zorrik duenik nirekin. Urte guztian zehar oso ondo portatu da nirekin, eta herritarrei erraztasunak eman die izan ditudan partidu inportanteetara hurbiltzeko. Hala eta guztiz, lortu ditudan emaitzei esker, txupinazoa pizteko pertsona egokiena nintzela uste izan dute. Eta alde horretatik, oso eskertuta eta pozik joango naiz herriko jaiei hasiera ematen dion ekitaldira.

-Aurtengo Andra Mari jaiei hasiera emango diezu, baina disfrutatzeko denbora gutxirekin; izan ere, bi ordu geroago partidua jokatu behar duzu herriko frontoian.
-Bai horrela da. Txupinazoa piztu eta nahiko segidan frontoira joan beharko naiz, takoak ipintzeko denbora behar izango dute eta.

-Zelan daramazu txapeldunaren elastiko gorria janzteak dakarren erantzukizuna?
-Oso polita da, baina era berean gogorra be bai. Orain arte eduki ditudan udarak ez dira hain gogorrak eta intentsuak izan. Gainera, benetan gogorra izan da aurretik izan dudan urtea, onenen kontra ibili naizelako urte osoan zehar eta exigentzia maila oso altua izan delako. Oraingo udak ez du aurrekoekin zerikusirik. Urte guztiko neke hori somatzen hasi naiz eta udan atsedenik hartzeko denborarik ez dugunez, ahalik eta ondoen eramaten ahalegintzen naiz.

-Pilotariontzat uda garaia Euskal Herriko eta inguruetako frontoietan ibiltzeko sasoia izaten da. Zelan doa zure uda?
-Aurtengo udan hemendik hara nabil eta txupinazo piztu ostean ere, frontoira joango naiz zuzenean. Uztailean 11 partidu jokatu ditut eta abuztuan beste zazpi partidu ditut programatuta. 14tik 20ra partidurik gabeko tartetxo bat dut, eta atsedena hartzeko aprobetxatuko dut.

-Beraz, herriko jaietan disfrutatzeko aukera izango duzu?
-Bai. Egun horrek lagunekin egoteko eta jaiekin gozatzeko aukera izango dut.

-Zein da zuretzat egitarauko ekitaldi erakargarriena?
-Esango nuke herriko jendearentzat paella eguna dela erakargarriena eta politena, giro ederra sortzen delako. Azken baten, oso polita da herritar guztiak plazan elkartzea bakoitza bere koadrilarekin. Giro polita sortzen da egun horretan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados