Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Otxandiarren ia %50ak eta atxondarren %32ak eman zuen botoa atzoko herri galdeketan

Azpen eman zuen botoa Bittor Arginzoniz sukaldariak.

Gure Esku Dago ekimenak antolatutako herri galdeketak egin ziren atzo Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 herri eta hiritan, tarteko Durangaldeko Atxondon eta Otxandion tarteko. Partaidetza maila gorabeheratsua izan bazen leku batzuk eta besteak konparatuta, otxandiarren  partaidetza ia %50era heldu zen eta atxondarrena %31 gainditu zuen.

Ia bi herritarretik batek eman zuen botoa atzo Otxandion. Guztira, 16 urtetik gorako 1060 herritarrek zuten bozkatzeko aukera eta 498k (%46,98a) baliatu zuen eskubidea.

Herritarrek “Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?” galdera erantzun behar zuten eta %92,17ak baiezkoa eman zioten. %3,21ak ezetz bozkatu zuten; %2,81ak boto zuria eman zuen eta baliogabeen kopurua %1,81a izan zen.

16 urtetik gorako 1197 herritarrek zuten botoa emateko eskubidea Atxondon eta 376k ( %31,41ak) baliatu zuen eskubidea Apatamonasterioko plazan edo Axpeko plazan jarritako hautestontzietan.

Emandako botoen %88,17ak baiezkoa erantzun zion “Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi duzu?” galderari, %10,11k ezezko laukitxoa markatu zuen eta %1,60ak boto zuria eman zuen. %2,13ak baliogabeko botoa eman zuen.

13 herritan atzo egindako kontsultetan batez besteko boto emaileen kopurua %13,07a izan zen, bozkatzeko eskubidea zeukaten 160.000 herritar ingurutik 21.000k botoa eman baitzuen.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados