
Aurreko asteburuan hasitako Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko faseko hiru saio jokatuko dira asteburu honetan, bata Otxandion gaur bertan eta beste biak bihar Ondarrun. Lehenengo ekitaldian ez da egongo eskualdeko ordezkaririk baina Ondarrun Iker Apraiz eta Txaber Altube arituko dira.
Gaur arratsaldeko 17:30etatik aurrera Otxandioko Mañondoko gimnasioan egingo den ekitaldian Aitor Etxebarriazarraga gernikarra, Beñat Vidal leioarra, Ibon Larrazabal gamiztarra, Imanol Uria algortarra, Jontxu Martinez usansoloarra eta Josune Aramendi markinarra arituko dira.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren eta bosgarren saioak Ondarruko gaztetxean jokatuko dira bihar, lehena 12:00etan eta bigarrena arratsaldeko 17:30ean. Eguerdiko saioan ez da Durangaldeko ordezkaririk egongo baina arratsaldekoan Iker Apraiz atxondoarra eta Txaber Altube abadiñarra arituko dira. Aitor Ruiz lekeitiarrak, Illart Gumuzio igorrearrak, Inazio Vidal leioarrak eta Lander Ibarluzea ‘Aitxulua’ etxebarritarrak osatuko dute saioa.