Mañariarrek ondo dakite beroari aurre egiten. Jai Batzordeak lehenengoz antolatu dituen Andra Mari jaiak atzo amaitu ziren hain arrakastatsua den Paella Txapelketarekin. Sargoria nagusi izan arren, 16 paella batu ziren eleiza ondoan. Aurtengo onena, Txikiren taldearena izan zen, bigarrena Franena eta hirugarrena, berriz, Jokin Uriarterena.
Eguerdi aldera joan ziren mañariarrek suak pizten eta paella bikainak apurke prestatzen. Nahiz eta beroa protagonista izan atzoko egunean, hainbat talde bat egin zuten Jai Batzordearen deialdiarekin. Guztira 210 pertsona bau ziren, eta jai giro bikaina protagonista izan zen dudarik gabe.
Oilaskoarekin, okelarekin edo itsaskiarekin, guztiak pil-pilean aurkeztu ziren. Bakoitzak bere “sekretuekin”, baina guztiak itzura ezin hobearekin.
Bestalde, Jai Batzordetik aurreratu zutenez, jai giroa ezin hobea izan da aurtengoa. Lehenengo eguneko afari harrikoian 200 lagun batu ziren, eta gaueko kontzertuak jendez gainezka izan dira, batez ere Antton, Zea Mays eta Los Zopilotes Txirriaosen, 16ko emanaldian.
Kaixo. Argitaratu dugun sailkapena, Mañariko Jai Batzordeak emandakoa da. Eskerrik asko.
sailkapena txarto dago!!! 1. txiki 2. jokin uriarte 3.fran