
Durangaldeko Kontseilu Sozialistak mobilizazioa deitu du biharko ‘Palestina askatu!’ goiburuarekin, ‘Nakba’ren (hondamendia, arabieraz) urteurrena gogoratzeko. Hitzordua 18:30ean jarri dute Durangoko udaletxe aurrean.
Ekimena “Israel eta bere mendebaldeko konplizeen aurka” dela adierazten dute eta da Ikama Ikasle Antolakundeak atzo egin zituen geldialdi eta lanuzteen jarraipena izango da. ‘Genozidioa gelditu. Ikasleok Palestinarekin” lemapean mobilizatutako 100 ikasle inguruk herri palestinarri elkartasuna adierazi zioten.
Protesta horrek nazioarteko #StudentsForGaza ekimenari jarraipena ematen diete eta “historikoki prozesu sozialetan ikasleriak izan duen garrantzia azpimarratu dute”. Gainera, eraldaketarako motore izatea ezinbestekotzat jo dute, eta horregatik deialdia hezkuntza komunitateari zein herritarrei zabaldu diete.
Kontseilu Sozialistak eta Ikama Ikasle Antolakundeak egindako deialdiekin “Israelgo estatu sionistak Herri Palestinarraren kontra inoiz egindako sarraskirik handiena” mahaigaineratu nahi dute. Israelen erasoaldia hasi zenetik 40.000 dira Gazan hildako palestinarrak, 78.000 inguru zaurituak eta 7.000 baino gehiago desagertuak.
Donde estaban todos estos cuando hicieron la masacre del festival cercano a la franja y masacre en los Kibbutz?
No les ví entonces…..
Donde estas tu ahora? Acaso los colonos violentos de las Kibbutz valen más que los palestinos masacrados? Menos demagogia. Protesta por quien quieras y deja a los demas que lo hagan tambien