Elorrioko nagusiei parke osasungarriak erabiltzen irakasteko ikastaroa antolatu du herriko udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Kurtsoa maiatzaren 7an hasiko da eta bertan parte hartzeko izena emateko epea apirilaren 27an amaitzen da.
Parke osasungarriak erabiltzeko ikastaroa astelehenetan eskainiko diren zortzi saiorekin osatuko da, eta saio bakoitzak ordu beteko iraupena izango du. Ikastaro honetako partaideak Aldatsekua parkeko Adinekoen Egoitzan bilduko dira goizeko 9:30ean.
Ikastaroa doan izango da eta plaza mugatuak izango ditu. Izena emateko 95 658 27 12 telefono zenbakira deitu, kirola@elorrio.eus helbide elektronikora idatz edo udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzura (HAZ) ala Iturri Kultur Etxera joan beharko da.