ITG Taldeak antolatutako ‘Salerosketak be euskeraz’ kanpainak 27. iPad elektronikoaren zozketa egin zuen atzo, martxoak 1, eta zenbaki irabazlea Pasipotx oinetako dendan banatutako 64.311 zenbakiari egokitu zaio.
Ordezko zenbakia berriz, Bekoa loradendan banatutako 65.842 zenbakiari tokatu zaio.
‘Salerosketak be euskeraz’ kanpainak egiten duen zozketa, ITG taldeak Bizieuskaraz proiektuaren barne antolatutako ekimena da. Bere helburua Durangoko merkataritzan euskararen erabilera bultzatzea dela.
Zozketan parte hartzeko ezinbestekoa da erosketa tratua euskara hutsean egitea. Hala eginez gero, merkatariak euskerazko aplikazioak dauzkan iPad elektronikoaren zozketarako txartela emango die bezeroei. Urtean sei zozketa egiten dira, hile birik behin hain zuzen.