Amorebieta-Etxanoko Udaleko Ametx erakundeak Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ekoiztutako ‘Musua’ ikuskizun berriaren emanaldia prestatu du martxoaren 1erako, arratsaldeko 17:30ean, eta bertara sartzeko sarrerak gaur bertan jarri dira salgai.
Sarrerak bi gunerako erosi ahal dira. Pistakoak hiru urtetik gorakoentzat jesarleku barik izango dira eta 6 eurotan egongo dira salgai. Harmailetakoak berriz, jesarlekua izango dute eta hiru urtetik beherakoak hiru euro ordainduko dituzte eta hiru urtetik gorakoek aldiz, sei euro ordainduko dituzte.
Sarreren erosketa www.ametx.eus webgunearen bidez edo Zornotza Aretoko makinan egin daiteke. “Horrela, edozein ordutan erosi ahal izango dira eta sortzen ziren kolak saihestu”, Ametx erakundetik adierazi dutenez.
Mezedez, Pirrtx, Porrotx eta Mari Motz, alkategaiak orain!!