Durangoko San Agustin Kultur Guneak Urteko Azken Bertso Saioa hartuko du datorren eguenean, hilak 30, gaueko 20:00etan hasita. Berbaro elkarteak antolatutako ekitaldian puntako sei bertsolariz gain gai-jartzaile lanetan arituko den Ainhoa Urien bilduko dira.
Agertokian azalduko diren Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Jone Uria, Oihana Bartra, Julio Soto eta Aitor Bizkarrak, Urienek proposatutako gaiei erantzun beharko diote.
Durangon egiten den Urteko Azken Bertso Saioa Plateruena Kafe Antzokian izan bada aurreko urteetan, eraikin hori itxi dagoela eta San Agustin Kultur Gunera eramate erabaki dute Berbaroko kideek.
Ekitaldira bertaratzeko sarrerak, Berbaro elkarteak Laubideta kaleko 6.ean duen bulegoan daude salgai 12 euroko prezioan sarrera arrunta, eta 8 eurotan bazkideentzat. Bulego ordutegia, 09:00–15:00 artekoa da.
Aretora sartzeko eta antzoki barruan unean indarrean dauden legedia eta neurriak aplikatuko dira.