Puxemoi Produkzioak taldeak aurkeztutako ‘’Zortzaileak’ lanak irabazi zuen asteburuan jokatutako Labur Esanda film laburren lehenengo lehiaketa. Berbaro Elkarteak antolatutako ekimenean 11 taldek parte hartu zuten eta epaimahaikideek lanen ‘maila altua’ azpimarratu zuten.
Talde irabazleak 300 euroko saria eskuratu zuen eta finalistak izan ziren ‘Super Kuxkur taldearen ‘Zetan zabiz?’ eta Maritalavista taldearen ‘Zure kontu’ pelikulak 100 euroko sari bana jaso zuten. Zordunak taldearen ‘Hartzekoduna’ ikus-entzunezkoak berriz, Harria sari berezia lortu zuen, epaimahaikideak “harrituta utzi zituelako bideoan hitanoa erabili izanak”, antolatzaileen arabera.
Lehiaketara aurkeztutako taldeen lanek ‘zorra’ gaia landu behar zuten eta ‘txaleko islatzaile bat’ agertzea eta ‘etxean entzuna, umearen zentzuna’ esaldia tartekatzea beharrezkoa zen.
Partaideek barikuan, arratsaldeko 16:00etan, jaso zituzten baldintzak eta egindako ekoizpenak 24 ordu geroago entregatu behar izan zituzten. Pelikulen emanaldia eta sari banaketa gaueko 22:00ak aldera egin zen Plateruena Kafe Antzokian, bertara 100 lagun inguru gerturatu zela.
Zorionak!
Nahiz eta diruaren kantitatea eskasa iruditzen zaidan.
Alguna vez esta satisfecha con algo? La profesión de ofendido por todo, va en auge,