Pedagogia eta osasun arloan egindako ikerketa ezberdinek argi utzi dute umetatik lurrarekiko lotura sendoa bizi izan duten gizakiak emozionalki orekatuagoak, osasuntsuagoak, gizartekoiagoak, sortzaileagoak eta zoriontsuagoak direla.
Gure ikasleak gizartean eta kulturan modu egokian integratu daitezan hezten ditugu baina, zer egiten dugu naturarekin dituzten loturak sendotzeko?
Gure eskolan beti izan dugu argi ikasleak natur guneetara hurbiltzea oso garrantzitsua dela eta gure eskola irteerak prestatzerakoan lehentasuna eman diogu irizpide honi: baserri eskolak, Sukarrietako SESZ-n egonaldiak, Arantzazu eta Urbiara irteerak… e.a.
Hau nahikoa ez zela eta, duela bi ikasturte, pausu bat haratago ematea erabaki genuen: natura gure ikasleengana hurbiltzea. Eta horrela, proiektuen bidez lan egiteko metodologia erabiliz, sortu zen ortu ekologikoa egitearen ideia. Ondorengoa, ilusioz, motibazioz, elkarlan eta uzta ederrez ornitutako esperientzia izan da.
Gure ortuak, lurra, landare eta animalia ezberdinak ezagutu eta zaintzen ikasteaz gain, gelatik kanpo, kurrikulumeko hainbat konpetentzia garatzeko aukera eskaintzen digu, matematikak, arte hezkuntzak, gorputz hezkuntza eta hizkuntzak barne.
Ortuaren inguruan egiten ditugun laboreak:
- Lurra landu, tresneria egokia erabiliz eta ekosistema errespetatuz.
- Hazi erzberdinak erein.
- Luarra edo konposta. Jantokiko hondakinak ere erabiltzen ditugu.
- Ongarri berdeak, lekariak eta olua erabiliz.
- Landare mota ezberdinak landatu eta zaindu, ezaugarriak ikasiz.
- Sortzen diren arazoen aurrean ikertu eta tratamendu naturalak erabili.
- Landare ezberdinen arteko harremanak ikertu.
- Landareak ureztatu. Urak daukan garrantziaz hausnartu.
- Uzta batu, prestatu eta dastatu.
- Haziak aukeratu eta gorde hurrengo urterako, zikloa osatuz.