San Blas jaietan “berdintasunaren alde ezer ere ez” egitea leporatu dio EH Bilduk Abadiñoko Udaleko Gobernu Taldeari. Horregatik, “berdintasun kontseilua sortu eta martxan jar dezan” eskatu diote, “Abadiñon berdintasunean bizi nahi dugulako”.
EH Bilduren zinegotzien arabera “udalak argitaratutako San Blasetarako egitarauan eraso matxisten aurkako aipamenik ez” egitea kritikatu dute, nahiz eta garrantzitsuak diren jai horietan “goizetik hasita milaka eta milaka pertsona hurbiltzen dira gure herrira, eta goizaldeko ordu txikiak arte luzatzen da festa”. Eta festetan, jakina denez, “eraso matxistak ugariago ematen direla”, adierazi dute.
Emakumeen kontrako erasoak aldez aurretik saihesteko helburuarekin, herriko emakume talde batek “lan itzela egin du, erasoen aurkako protokoloak banandu taberna, txosna zein gaztetxean, kartelak eta pankartak herritik zehar jarri, musika ez sexista proposatu…”, EH Bilduren arabera. Izan ere, “herritarrek gogoa dute berdintasunean oinarrituko den Abadiño batean bizitzeko”.
Berdintasuna lortzeko Udalak jartzen ez dituen tresnak azpimarratu dituzte ezker abertzaleko zinegotziek. “Askotan proposatu dugu berdintasun kontseilua dela bidea, herritarrak parte-hartze aktiboa eta zuzena izango duten gunea. Udal gobernuarentzat ordea, gure proposamena ez omen da egokia”.
Zegaittik beti negatibo? Zegiattik ez dozue ikusten gauzen alde ona? Zorionez ez zan egon sexu erasorik, jai giro itzela egon zan, organizazio aldetik txapo! Bolondrez eta langile danei biba zuek! Jarraitu daigun ospatzen eta regetoia dantzatzen!
Y por eso estos “salvadores del pueblo” estaban poniendo reggaeton en las txosnas, y no del bonito que digamos sino de lo mas machista que hay, consejos vendo pero para mi no tengo