
Traña-Matienan ospatuko diren San Prudentzio jaiak eta Zelaietan izango diren San Trokaz jaiak iragarriko dituzten kartelak aukeratzeko lehiaketak deitu ditu Abadiñoko Udalak. Lehiaketa bakoitzeko irabazleak 300 euroko diru-saria jasoko du.
Traña-Matienan apirilaren 27tik maiatzaren 10era bitartean ospatuko diren San Prudentzio jaietarako kartel lehiaketan parte hartzea nahi dutenek, martiaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte euren lanak Udal Mediatekan edo Errota Kultur Etxean.
Lehiaketa irabazten duen lanaren egileak 300 euroko saria eskuratuko du. Irabazleak apirilaren 27an jasoko du saria, Matienako jaiei hasiera emango dien Doniane Atxaren igoera ekitaldian.
Aurkeztutako lanekin Errota Kultur Etxean apirilaren 20tik maiatzaren 9ra bitartean egingo den erakusketa bat egingo du Abadiñoko Udalak.
Maiatzaren 12an hasi eta 24an bukatuko diren Zelaietako San Trokaz jaietako kartel lehiaketara aurkeztu nahi diren sortzaileak berriz, martxoaren 30era arteko epea dute euren lanak entregatzeko. Lanak, Udal Mediatekan edo Errota Kultur Etxean aurkeztu daitezke.
Deialdi honetako irabazleak ere 300 euroko saria jasoko du eta sari emate ekitaldia maiatzaren 12an egingo da San Trokaz plazan, Talde Batuak eskainiko duen saioarekin batera.
Lehiaketara aurkeztutako kartelak ikusgai egongo dira Udal Mediatekan maiatzaren 11tik 22ra bitartean.