Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Santa Anako gurutzearen errestaurazio-lanak bukatuta

Uztaila eta abuztua bitartean, mantentze-lanak egin dizkiote Santa Ana komentuaren pareko gurutzeari. Errestaurazio lanak beharrezkoak dira XVI. mendeko ikur errenazentista hauek ez hondatzeko, Elorrioren ondare aberatsaren parte baitira.

Hala, Petra zaharberritze enpresaren gidaritzapean, artelanetan erabili ohi den biozida berezi bat aplikatu dute, kolonizazio begetala garbitzeko. Udal Brigadako langileek, bestalde, gurutzearen gaineko zuhaitz adarrak kendu dituzte.

Garbiketa lanen ostean, harriaren gainean kareazko morteroa aplikatu dute, monumentuan ura sar ez dadin. Amaitzeko, artelanetan erabiltzen den babesgarri bat gehitu diote, aurrerantzean kolonizazio begetala eta uraren kalteak murrizteko.

Elorrion estilo errenazentistako bederatzi gurutze daude orotora, EAEko inbentarioan bilduta dauden gurutzeen %10 XVI. Mendean eraikiak, izurrite baten aurrean osasunhesi gisa erabiltzeko funtzioa betetzen zutela uste da, baita harresitik kanpora irteten ​ziren bidaiarientzako debozio-euskarri moduan ere.​​

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados