Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Sarrera guztiak saldu dira
datorren zapatuan egingo den
40 Minutu Rock jaialdirako

40 minutu rock etxerat
Etxerateko kideen babesarekin egin zen 40 Minutu Rock jaialdiaren aurkezpena.

Hiru agertoki desberdinetan joko duten 17 musika talde bilduko ditu datorren zapatuan Durangoko Landako gunean ospatuko den 40 Minutu Rock jaialdiren seigarren edizioak, Skakeiten, Arkada Social, Soziedad Alkoholika edo Mocker’s durangarrak tarteko.

Antolatzaileek bete egingo dute aurten ere erakustazoka, dagoeneko sarrera guztiak salduta daudelako eta “egunean bertan ez direlako sarrera gehiago salduko”, aurkezpen prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera.

Aurkezpen ekitaldira Etxerat-Euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteko zenbait kide gerturatu zen egitasmoari “babes osoa” emateko. Izan ere, jaialdiaren izena eta talde bakoitzak jotzeko izango duen denbora, presoei egiten zaien bisitaldien denbora-mugatik dator. “Musikaren bidez, errepresaliatuen borrokak eta beraien eskubideen aldeko mugimendua gure egitea gura dugu”, antolatzaileen arabera.

Agerraldien egitaraua goizeko 10:30ean hasiko da, ordu horretan irekiko baitira ateak, eta lehenengo ekitaldia Tximeleta taldeak eskainiko du.

Agerraldien ordutegia:

10:30. Tximeleta

12:15. Skakeitan

13:35. Rotten XIII

14:40. Mocker’s

15:45. Soziedad Alkoholika

17:05. The Potes

18:10. Mafalda

19:30. Kaleko Urdangak

20:35. Tremenda Jauría

21:55. Arkada Social

23:10. Green Valley

00:45. Tribade

Karpa Txikia

15:30. Aiala & Mudo/Belardi Rockers

18:30. Elepunto.

22:00 Nikotina & Little Martin Selektah

23:15 Klag Klub

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados