Abadiñoko Udalak segurtasun-auditoria eskatu dio Abiadura Handiko Treneko lanak egiten ari den UTEari. Txosten hori trafiko-azterlanari gehitu behar zaiola uste dute.
Eskatutako azterketarekin AHTren lanak Zelaieta eta Atxondo lotzen dituen errepidean izango den eragina jakin nahi du Udalak. Gainera, ikerketa hori “urtea hasieran” eskatu zuela gogoratzen dute agintari abadiñarrak, baina “UTEak aurkeztu dion txostenak ez du jasotzen segurtasun-auditoriarik”. Beraz, Udalak lan hori ere aurkezteko eskatu dio.
Bestalde, AHTko lanei buruzko atal bat zabaldu da Udal webgunean, herritarrei proiektu horri buruzko informazioa emateko. Bertan, obren planoak, aurrekontua, memoria eta obraren baldintza teknikoen plegua ageri dira.