Abadiñoko Matiena eta Zelaieta, Atxondo, Durangoko Landako eta Zabalarra, Elorrio eta Iurretako Maiztegi Herri Eskola eta Eskola Publikoetako guraso elkarteek ‘Berton bertokoa’ ekimena jarri dute martxan. Ikasturte honen hasieran sortutako ekimenaren bidez “gure seme-alabek jantokietan jaten duten janariaren kalitatea hobetu” nahi dute.
Guraso elkarteek “kezkatuta” daudela azaldu dute eskoletako jantokietan ematen den janariaren kalitateaz, umeek “ondo hazi eta garatzeko” ezinbestekoa dutelako elikadura osasuntsua hartzea. Egoera hori aldatzeko hainbat neurri proposatzeaz gain, manifestua ere kaleratu dute.
Dokumentu horretan umeek hartzen duten elikadura kalitatezkoa eta osasuntsua “bermatua” egon behar dela aldarrikatze da. Gainera, umeen behar izanei hobeto egokitzen diren lehengaiak “bertoko eta sasoiko produktuak” direla azaltzen da.
Elikagaiak “bertan sukaldatuta bakarrik mantenduko dituzte propietate guztiak (bitaminak, proteinak, zaporea, usaina, etab.)” ere aipatzen da.
Ondorio onuragarriak
Janariaren kalitatea hobetzeko ahaleginean “sasoian sasoikoa eta bertokoa kontsumitzearen printzipioa” gauzatzea ezinbestekoa dela uste dute. Elikadura sistema horren aldaketak “gure inguruan hainbat ondorio onuragarriak” eragingo lituzke.
Berton Bertokoa ekimeneko kideen arabera “elikaduraren oinarrian erabilitako produktuak” egoteaz gain, hauek “nola erein eta zer nolako ongarri eta babesa izan duten” ziurtatu behar da, eta gainera, jakirik osasuntsuenak “gure ingurukoak” direla azpimaratzen dute.
Proposatutako elikatze sistemaren aldaketak eragin zuzena izango du eskualdeko ekonomian ere, “inguruan lanpostuak sortuko ditu, bertoko produktoreei lana emanez”; “bertoko baserrien bizi iraupena bermatzen” lagunduko duelako, edo bertan produzitutakoa bertan kontsumituz “bizitzaren ziklo naturala” errespetatzen delako.
Que ganas
Hay algo por detras?
Mis hijos comen muy bien
Si yo dejo a mis hijos en el jantoki es por que yo estoy trabajando.
Mucho trabajo para que.
Para quienes?
De donde se saca dinero para seguros, plantilla
Habra subvenciones?
Subira el menu?
Bajaran los ratios?
No me convence
Tenemos de que nuestros hijos coman bien y productos del entorno. El precio no lo es todo y en esos menus enlatados nos meten de todo,eso está clarinete
Oso ideia ona! Animo horrekin! Elikadura faktore oso garrantzitzua da!