
Iurretako suhiltzaileak hainbat proba egiten ari dira atzo eta gaur Durangoko alde zaharreko kaleetan.
Sutea edo larrialdi bat dagoenean arazorik ez egoteko kaleetarako sarrera-irteerak nola dauden aztertzen ari dira, pibotak adibidez.
Harrituta gelditu ziren atzo udaletxe aurretik pasatu ziren herritarrak, suhiltzaileen pare bat kamioi aparkatuta ikustean. Abenduaren 28a izanik, inozentada bat zela uste zutenak ere baziren.