Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Surrandiek egingo duten kalejira izango da Durangoko Zapatu Karnabalaren ekitaldi nagusia

DurangoSurrandienKonpartsaDurangoko Udalak egunetik martitzenera ospatuko diren 2023ko Karnabaletako egitaraua eman du ezagutzera. Iragarritako ekitaldiak, jarraipena izango dute hurrengo zapatuan, hilak 25, 18:00etan hasita, Jainaga, Narbaiza eta Patxik Plateruenan gidatuko duten ‘Inauteriko dantzak’ ekimenarekin.

Aurtengo ospakizunak Durangoko ikastetxeetako ikasleek eskainiko dituzten Eguenen zuriko koplekin hasiko dira. Goizetik eguerdira, Kurutziaga ikastolako eta Jesuitak, San Antonio, Institutua eta Nevers ikastetxeetako ikasleek inuterien koplak abestuko dituzte kalez kale. Arratsaldeko 15:00etatik 16:30etara Landako eskolako neska-mutilek txanda izango da.

Bariku gauean, 22:00etan hasita, Bad Sound taldearen saioa egongo da Plateruenan.

Ohikoa denez, zapatuan egingo diren ekitaldian nabarmenduko dira aurtengo Karnabaletan. Goizeko 11:00etatik aurrera, jolas librerako espazioa bilakatuko da Landako gunea, eta eguerdian ‘surrandiak’ prestatzeko tailerra egongo da Madalenako ermitan.

Kriskitin, Jaizale eta Tabira banda

Arratsaldean, haur parkea irekiko da Landako gunean, eta 17:3etan Surrandien eta hartzaren konpartsaren kalejira abiatuko da Merkatu plazatik, Kriskitin dantza taldea, Jaizaleko txistulari taldea eta Tabira Musika Bandaren partaidetzarekin. Kalejirak, Uribarri kalea, Landako Guneko Plaza, Plateruen plaza, Ermodo, Zumalakarregi kalea, Ezkurdi plaza eta erdiguneko beste zenbait gune zeharkatuko ditu, hainbat tokitan dantzak eskainiz.

Domeka goizean, jolas libreko gunea bilakatuko da berriro Landako gunea, eta 12:00etatik aurrera bizikleten zirkuito parte-hartzailea egongo da Otamotzena parkean, Sapubike mendi bizikleta eta Herria auzo elkarteak antolatuta. Arratsaldean, haur parkea atonduko dute Landako gunean eta 18:00etan ‘I love rock and roll’ ikuskizun familiarra egongo da Plateruenan.

Astelehen eta martitzen goizean, jolas librerako espazioa egongo da Landako gunean eta arratsaldean haur parkea jarriko dituzte. Martitzenean, gainera, zirko tailerra egongo da Tabiran auzo elkarteak antolatuta eta arratsaldean  ‘Denboraren barkuak’ tailerrak Landakon. Plateruenan berriz, Marito Dj eta Urkok girotutako gazte-festa eta sari zozketa egongo dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados