Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Surrandien maskarak egiteko eta aratusteetako dantzak ikasteko tailerrak prestatu ditu Kriskitinek

DurangoSurrandienKonpartsaDurangoko Kriskitin Dantza Taldeak otsailaren 22an, Aratusteetako zapatu erregularrean, kaleratuko duen Surrandien konpartsaren prestaketei ekingo die datozen bi zapatuetan.

Otsailaren 8rako eta 15erako prestatutako saioak goizeko 11:00etatik 13:00ak arte burutuko dira eta bertaratzen direnek surrandien maskarak egiten zein karnabaletako dantzak ikasteko aukera izango dute.

Surrandien konpartsa kalera irtengo den 21. edizioa izango da aurtengoa. Kriskitinekoen arabera taldea “gaztea” bada ere, bertan “adin guztietakoek daukate lekua. Hori bai, konpartsan parte hartzeko ezinbesteko elementu bat surrandi kareta edo maskara da”.

Gainera, apaingarri hori ez dago zertan erosi beharrik, “bakoitzak berea egin dezakeelako” Kriskitinek prestatutako hitzorduetan. Eskulanen tailer hori taldeak Merkatu plazan dituen entsaio lokaletan egingo da eta materiala ere eskuragai izango da bertan.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek amantala edo aldatzeko arropa besterik ez dute eraman behar. Aurten “ez dugu aurreko urteetan lez plastikozko poltsekin egindako amantalik erabiliko”, material horren erabilera murrizteko ahaleginekin bat egingo baitute Kriskitineko kideek.

Maskarak egin ondoren  “karnabaletako dantza erraz batzuk entseiatuko ditugu” eta bertan irakatsiko diren dantzak “edonork egiteko moduko pausoak” izango dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 4,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Ezkurdi

    Cambiando de tema:
    Ahora que se han retirado dos tilos en Ezkurdi-Zumalakarregui, igual es el momento de quitar esos maceteros de hormigón y plantar los nuevos tilos a ras de suelo.
    Esos maceteros, supongo que se pusieron Porqué el antiguo Ezkurdi estaba mas elevado. Ahora no tienen sentido.
    Se pueden ir eliminando poco a poco. A medida que se cambien los arboles.

    Deja una Respuesta
    1. Lekueder

      En Marte tal vez sea normal esto que haces, pero aquí tiene otra categorización, a todo esto, ¿podrías cambiarte de código postal? Gracias

      Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados