
Datorren domekan, apirilaren 7an, Tabira Musika Bandak, Alberto Urretxo tronboi bakarlariarekin batera, kontzertua eskainiko du Luis Orduñaren zuzendaritzapean. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da San Agustin kultur gunean.
Kontzertu hau Alberto Urretxoren Soinuaren Bidaia proiektuan egongo da oinarrituta. Tronboijoleak disko bi ditu lan honen inguruan: ‘Soinuaren bidaia’ eta ‘Soinuaren bidaia II’.
Saio horretan musika garaikidearen hiru sortzaileren lanak izango dira protagonista: Time to Dance (Julie Giroux, 1961), Eskenak eta Ipuinak (Jesus Egiguren, 1945) eta T-Bone (Johan de Meij, 1953). Honekin, hiru ikuspegi, hiru hizkuntza eta bizitza ikusteko hiru modu islatu nahi dira.
Alberto Urretxoren diskoak salgai egongo dira kontzertuaren egunean eta doako sarrerak Durangoko Museoan daude jada eskuragarri harik eta aforoa betetzen den arte.