Durangoko Tabira auzoan San Pedro jaiak ospatuko dituzte bihartik uztailaren 2a bitartean, eta egitarauari hasiera emateko, goizean zehar, mendi martxa, lasterketa eta Eixu artisau elkartearen kideen azoka izango dira.
Eguenean, hilak 29, ospatzen den San Pedro eguneko ekitaldiak txistularien kalejirarekin hasiko dira 9:00etan. Arratsaldeko 19:30ean meza egongo da eta ondoren, txupinazoa eta txalaparta ekitaldia, bertsolariak eta Zinegoak jaialdiko pelikulen emanaldia egongo da.
Barikuko egitaraua txistularien kalejirarekin hasiko da, eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, bakarrizketa saioak egongo dira Ibaizabalen, tortilla jana eta eguna amaitzeko Djen maratoi herrikoia.
Marmitako txapelketa
Uztailaren 1eko ekitaldiak goizeko 9:00etan abiatuko dira Ibaizabalen egongo den spinning saioarekin, eta ondoren marmitako txapelketa hasiko da eta gazteentzako jolasak egongo dira. Bazkalostean, sari banaketa egongo da eta jarraian mus, partxis eta igel-jokoa, Sugarri fanfarrearen ekitaldia, talo dastaketa, Altxa Porru taldearekin erromeria eta Dj Kukuren ekitaldia.
San Pedro jaiak domekan, uztailak 2, amaituko dira. 11:00etan goitibeheren jaitsiera eta talo dastaketa egongo dira eta 12:30ean herri kirolen erakustaldia eskainiko dute Karmele Gisasola ‘Zelai III’, Ioritz Gisasola ‘Zelai IV’, Jon Gisasola ‘Zelai V’ eta Uxue Ansorregik. Maite Guevarak 19:00etan eskainiko duen ‘Qué buen día’ ikuskizunarekin amaituko dira aurtengo ospakizunak.