Durangoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak elkarretaratzea egingo du zapatuan, eguerdiko 12:30ean Andra Marin. Kontzentrazio horretan errefuxiatuak orokorrean baina batez ere Ceutako Tarajal hondartzan hildako 15 pertsonak gogoratuko dituzte.
Tarajaleko gertakaria orain lau urte izan zen, 2014ko otsailaren 6an hain zuzen, eta Ceutako hondartza horretan, ofizialki, 15 pertsonek galdu zuten bizitza. Egun hartan 200dik gora migratzaile saiatu ziren Tarajaleko hondartzara heltzen baina “migrantzaileek uretan zeudela, Guardia Zibilak gomazko pilotak eta istiluen aurkako hainbat material jaurtitzen hasi zen”, Ongi Etorri Errefuxiatuk-en arabera.
Iturri ofizialek emandako hildako kopurua goitik behera ezeztatu dute, “iturri ez ofizialek hildakoak 80tik gora direla adierazi” dutelako. Gainera, sarraski horren arduradunak zigor gabe jarraitzen dute eta aurtengo urtarrilaren 26an “epaile batek kausa artxibatu du”.
Ongi Etorri Errefuxiatuak ekimenak gertakariak salatzeko eta sarraskiaren bertsio ofizialak banaka desmuntatzen duen ‘Tarajal, desmontando la impunidad en la frontera sur‘ dokumentala ikustera gonbidatzen du.