Durangoko telebista errepikagailu batean bost litro gasolina zituen bidoi bat eta pizgailu bat aurkitu dituzte bart. Barne Sailaren ustez, sabotaje bat egiteko asmoa zuten materiala hor utzi dutenek.
Teknikari batek aurkitu du gasolinaz betetako bidoia eta horren alboan metxero bat.
Eusko Jaurlaritzako Baren Sailaren ustetan sabotajea egiteko erabili nahi izan dute materiala, baina oraindik ez dakiten arrazoiengatik, ez dute erabili.