Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Topa eginez hasiko dituzte Mallabin Euskararen Eguneko ospakizunak

Aitor Elordi eta Ioritz Gisasola.

Mallabiko Udalak hainbat elkarterekin elkarlanean, ekitaldi erakargarriak prestatu ditu abenduaren 3rako, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Egitarauan hizkuntzaren aldeko topa, aizkolarien arteko lehiaketa eta profesionalen pilota partidak tartekatuko dira.

Prestatutako egitaraua eguerdiko 12:00etan abiatuko da Mallabiko plazan euskararen alde topa eginez. Herriko Berbalagunek herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldi horretara, eta bertaratzen direnek txanpain kopa eta txorizo egosi pintxoa dastatzeko aukera izango dute.

Ordu erdi geroago Urrezko Aizkolarien Kopako norgehiagoka jokatuko da pilotalekuan. Ioritz Gisasola ‘Zelai IV’ mallabitarraz gain, Jokin Urretabizkaia ‘Basozabal’, Aritz Irazabal, Julen Larrea III, Hodei Ezpeleta, Ibai Soroa eta Joxean Etxebarria izango dira lehiakideak. Sarrera doakoa izango da.

Arratsaldeko 17:00etan binakako txapelketetako pilota partidak jokatuko dira Mallabia I pilotalekuan. Jaialdia Serie B Ligako norgehiagokarekin hasiko da, Salaberria-Arbizu eta Egiguren V-Eskurza bikoteak aurrez aurre izango direla. Bigarren partida LEP.M Ligakoa izango da eta Elordi mallabitarrak eta Rezusta bergararrak osatutako bikoteak Ezkurdia eta Tolosarekin indarrak neurtuko dituzte. Sarrerak www.entradasfronton.com webgunean eta egunean bertan txartel leihatilan erosi ahal izango dira.

Prestatutako ekitaldiekin “euskararen erabilera sustatzeko jarduerak egiten jarraitzea da, eta aldi berean gure kirolak balioan jartzea”, adierazi du Igor Agirre alkateak. Hori dela eta, “Zelai IV.a eta Elordi bezalako kirolari mallabitarrak ditugu”, azpimarratu du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados