
Durangoko Tronperri Dantza Taldeak Zuberoako Muskildi herrian ospatuko den erakustaldian parte hartuko du asteburu honetan. Durangoko taldea, Bizkaiko ordezkari bezala hurreratuko da bertara, eskualdeko dantzak eta folklorea erakusteko asmoarekin.
Datorren larunbat eta igandean eskainiko dute erakustaldia Muskildin. Iparraldeko herri honetan, Pier Paul Berzaitz euskal abeslari eta musikari ospetsuaren jaioterria da eta oso ezagunak dira bertako maskaradak.